Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Anduetza Parketxeak, Aizkorri-Aratzeko interpretazio zentroak, Urbiako larreetan kokatua dagoen Oltzako saroira irteera antolatu du. Urriaren 12an da hitzordua eta Aldaola aparkalekuan (Otzaurtetik 4 km-ra) hasiko da goizeko 9:00etan.

Oltzako saroira irteera 3 ordu inguruko mendi ibilaldi erraza da. San Adriango igarobidea zeharkatzen hasi eta, Erdi Aroko galtzadari jarraituz, hainbat pagomotz gordetzen dituen pagadi ikusgarri baten zehar jarraituko dugu. Ondoren, Urbiako larreetarako bidea hartu eta Oltzako saroira ailegatuko gara.

Oltzako saroian Ma Paz Oiarbide artzainak eta Fermin Leizaolak (artzaintzaren munduan adituak) egingo digute ongietorria eta Idiazabal gazta ekoizten duten artzain familia baten gaurko bizimodua erakutsiko digute ere. Gaurko artzaintza ezagutzeaz gain, antzinako artzaintzara gerturatuko gara, Oltzan Ma Paz-en aitonaren eta bere familiaren txabolak zutik dirautelako. Honela, garai bateko txabolak nolakoak ziren ikusi, artaldea nola zaintzen zuten entzun eta gazta egiteko prozesuaren gorabeherak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Artzaintzak gure herriaren paisaia eraldatu du eta Idiazabal gazta bezalako jaki gozo-gozoa oparitzen digu. Honenbestez, Anduetza Parketxeak aukera ezin hobea eskaintzen du gure mendietako antzinako ogibide honi gerturatzeko.

Informazio gehiagorako: 943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net


Editore erabiltzailea: admin |  (2014/10/10 - 10:07) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru bider zero .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]