| |||||||||||
Ziur ezagutzen dituzula Loiolako Santutegia, Antiguako ermita, Arantzazuko Santutegia? izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira. Baina agian ez dituzu ezagutzen Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi, hala nola Azpeitiko Madalena ospitalea, Zumarragako San Kristobal ermita edota Koruetako Santiago parrokia Aretxabaletan. Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia ekualdeetako 3 Turismo Bulego hauek EZKUTUKO ALTXORRAK ekimena antolatu dute eta bertako ondarea ezagutzeko helburua dute. Gure inguruko honako toki hauek bisitatuko dira, besteak beste:
Gainera aurten, Inaziotar Bidea (GR 120) egiteko bi bisita gidatu berezi izango dituzu (Loiola-Zumarraga eta Zumarraga-Arantzazu). Azaroaren 1ean GR 120ko lehenengo etapa izango da. Ez galdu aukera!!! Programa osoa hemen eskura daiteke. Informazio guztia hemen lortuko ere duzu:
| |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2015/10/11 - -6:27) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|