Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Irteera ordua/hora de salida: 5:00 am

Google Maps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Google Maps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


OSTADAR Mendi Taldeak UZTAILAREN 8 eta 9rako Pirinio Frantziarrean aurkitzen den valle d'Ossau haranean egingo den ibilbidea aurkeztu nahi du. 2013an egin nahi izan genuen egitarau bera burutu nahi dugu, izan ere orain 4 urte eguraldi kaxkarrak burutzea eragotzi baitzigun. Ibilaldi hura oraingo honetan egin ahal izatea espero dezagun.

Prestatu ditugun ibilaldiak bi dira. Ez dute zailtasun teknikorik eta zatirik handienean bide onetatik igarotzen dira. Bakoitzak 7-8 orduko iraupena du, eta 1400 metro hurbileko gorabehera.

Lehen egunean 2173 metroko garaiera duen Montagnon d'Iseye igoko dugu. Miegebat-eko zentraletik hurbil dagoen errepidetik abiatuko gara, handik pistaz Bitet-eko zintzur eta presara iristearren; bazkalekuak diren zonaldetik Montagnon azpian kokatutako aintzira-zona ederrera ailegatuko gara, Mardas (2188 m) tontorra lehenik eta ondoren Montagnon d'Iseye (2173 m) tontorra zapalduko ditugularik.

Besse-ko lepotik Lesse-ko baso eta lepora jaitsiko gara, nondik Goust-eko herrixkara jaitsiko garen (elezaharraren arabera, munduko errepublika txikiena) eta handik Eaux-Chaudes-eko hiribildu termalera.

Laruns erdialdeko l'Embaradere ostatuan ostatu emango dugu (afari-gau-gosaria).

Igandean Ayguebere-ko baso politean ibiliko gara eta ordu pare batean Er aintzirara iritsiko gara. Gorago, Er eta Aule tontorren magaletatik ibiliz, Aule (2392 m) tontorreraino helduko gara, vall d'Ossau haranaren begiratoki aparta delarik. Beste isurialdetik jaitsiko gara (Aule-ko haranetik) Bious-Omette-ra, Bious-Artigues aintzira turistikotik oso hurbil izango garelarik.

Izen ematean Zumarragako Kultur Etxean aurkitzen den Ostadar Mendi Taldearen egoitzan egin ahal izango dira (astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara bitartean), baita ere emailez (ostadar@ostadar.org helbidean) edo 659 48 68 78 telefonora deituz (Luis).

Gogoratzen dugu plazak mugatuak direla, eta izen-ematea ohi baino egun batzuk lehenago itxiko dela aterpearekin zenbat lo-leku gordetzeko adostearren.


OSTADAR AL PIRINEO FRANCES, VALLE D'ÒSSAU

OSTADAR Mendi Taldea ha organizado para el fin de semana del 8 Y 9 DE JULIO una salida al valle d'Ossau, en el pirineo francés. En 2013 nos planteamos el mismo programa, pero las inclemencias del tiempo lo hicieron inviable. Esperemos que esta vez podamos realizarlo.

Son dos las excursiones preparadas. Ninguna de ellas tiene dificultades técnicas, y transcurren en su mayor parte por buenos senderos. Cada una de ellas tiene una duración de 7-8 horas, y un desnivel aproximado de 1400 metros.

El primer día ascenderemos al Montagnon d'Iseye, de 2173 metros de altitud. Partiremos desde la carretera cerca de la central de Miegebat, para subir por la pista que nos lleva a la presa y la garganta de Bitet; por zona de pastos llegaremos a la preciosa zona lacustre enclavada bajo el Montagnon, ascendiendo primero al Mardas (2188 m) y luego al Montagnon d'Iseye. Descenderemos por el col de Besse hacia el col y bosque de Lesse, desde donde bajaremos a la aldea de Goust (según la leyenda, la república más pequeña del mundo) y a la villa termal de Eaux-Chaudes.

Nos alojaremos (cena-noche-desayuno) en el céntrico albergue l'Embaradere de Laruns.

El domingo recorreremos el bonito bosque de Ayguebere y en un par de horas accederemos al lago d'Er. Más arriba, por las faldas de los picos Er y Aule llegaremos a la cima de este último (2392 metros), gran mirador de este espléndido valle d'Ossau. Descenderemos por la otra vertiente (valle de Aule) a Bious-Omette, muy cerca del turístico lago de Bious-Artigues.

Las inscripciones se podrán hacer en la sede de Ostadar (Zelai-Aristi Kultur-etxea, martes-jueves-viernes de 20 a 21 horas) o por teléfono a este número: 659 48 68 78 (Luis)

Recordamos que las plazas son limitadas, y que la inscripción se cerrará unos días antes de lo habitual para cerrar el acuerdo con el albergue.


Editore erabiltzailea: admin |  (2017/06/27 - 04:05) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi bider bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]