Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Ostadar Mendi Taldeak datorren maiatzaren 12rako Aralar Mendian egingo den ibilbidea antolatu du, ustekabean harrapatuko dituena baita ere Aralar Mendian ibiltzen ohi diren mendizaleei.

Oraingo honetan, gure ibilbidean ez da izango Aralarreko inongo gailur nabarmenik, oinez Enirio-Aralar izeneko zonaldean kokatzen diren artzain-saroiak bisitatuko ditugu, horietako batzuk Beleku, Gañeta, Malkorri, Uarrain, etab. mendien hegaletan kokatzen direlarik.

Oso hurbil pasatuko gara (eta haien gainean ere ibiliko) ingurunearen babesaren aldetik desadostasun handiak sortu dituzten Aralarren eraikitako pista berrietatik.

Besteak beste, Atau, Goroskintxo, Oabiel, Kobaurrre, Urruzti, Txutxueta, Kutixao, Lizarreta, Pagabe, Doniturrieta eta Enerioko saroiak bisitatuko ditugu.

Guregandik hurbil Uelogoena, Zeargoena eta Pontoa trikuharriak izango ditugu, eta Arraskako nekropoliraino iritsiko gara, duela oso gutxi, 2014an, "Hilarriak" taldeak aurkitutakoa.

Hitzez hitz aipatzen dugu eurak esandakoa: "Arraska nekropoli bat, Aralar gipuzkoarraren erdigunean Santutegi bat. Arraska ezerezaren eta denaren erdian aukeratutako tokia da, handik ez baita inondik datorren biderik pasa. Aldare bat da ezin konta ahala dolina-en eta lur harritsuz beteriko kareharrizko bihurguneen erdian. Bizkar bat da, nabarmentzen dena, inguratzen duenaren desberdina dena, belar finez estalia, nondik zaldiak, behiak, ardiak, ezta ere mendizaleak pasatzen ez diren. Arraskara joan nahi duenak bideak ahaztu behar ditu. Nekropolia 12 tumuluz osatuta dago." (FORTUNA aldizkaria, 32-2015 zbkia.).

Larraiztik irten eta amaiera Lizarrustiko mendatean egingo dugu. Parte hartzeko interesa duten lagunek Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman dezakete izena, astearte, ostegun eta ostiralean arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, edo bestela 943723385 telefono zenbakira deitu edo ostadat@ostadar.org helbidera email bat idatzi parte-hartzea jakinaraztearren.




Recorrido por las Bordas de Enirio - Aralar "Al encuentro de la "Necrópolis de ARRASKA"

Ostadar MT ha organizado para el dia 12 de mayo una incursión en el macizo de Aralar, que sorprenderá incluso a los habituales de esta cercana zona montañosa.

En esta ocasión, en nuestro recorrido no va a haber ninguna cumbre relevante de la sierra de Aralar, caminaremos visitando las majadas de pastores de la zona conocida por el nombre de Enirio-Aralar, algunas situadas en la ladera, cerca de las cumbres de Beleku, Gañeta, Malkorri, Uarrain, etc.

Pasaremos muy cerca (e incluso caminaremos sobre ellas) de las nuevas pistas construidas en Aralar, que tanta disputa han generado.

Visitaremos las majadas de Atau, Goroskintxo, Oabiel, Kobaurrre, Urruzti, Txutxueta, Kutixao, Lizarreta, Pagabe, Doniturrieta y Enerio entre otras.

A nuestro paso quedaran cercanos los dólmenes de Uelogoena, Zeargoena, Pontoa y llegaremos hasta la necrópolis de Arraska descubierta por el grupo "Hilharriak" hace muy poco tiempo, en el año 2014.

Cito textualmente: "Arraska es una necrópolis, un Santuario en el centro del Aralar guipuzcoano. Arraska es un lugar elegido en medio de todo y de nada, pues por allí no pasa ningún camino. Es un altar en medio de las innumerables dolinas y vericuetos del terreno rocoso, calizo. Es un lomo que sobresale en el terreno, por ser diferente a lo que le rodea, con la hierba muy fina y por donde no pasan los caballos, las vacas, las ovejas, ni los montañeros. Quien quiera ir a Arraska que se olvide de ir por algún camino. Esta necrópolis está compuesta por 12 túmulos." (Revista FORTUNA, nº 32-2015).

Saldremos de Larraitz y terminaremos la marcha en el puerto de Lizarrusti. Salida a las 07:00. Los interesados pueden acercarse a la sede de Ostadar (Zelai Aristi kultur etxea) los martes/jueves/viernes de 20 a 21 horas en el teléfon 943723385, o comunicarse por email (ostadar@ostadar.org).


Editore erabiltzailea: admin |  (2019/05/03 - 04:40) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bost bider bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]