Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak 2020ko txangoei berrekin behar die COVID19 gaitzak eragindako etenaldiaren ondoren. Egutegian aldaketa batzuk eginda, uztailaren 12rako, iganderako, Nafarroako Pirinioetarako irteeraren ordez, Aizkorriko mendigunetik txango polit eta original bat egitea proposatzen dugu.

Arantzazuko Santutegitik abiatuko gara, eta Iturrigorri eta Arbelgaizto artean gutxi bisitatutako bidetik Urbia ingurura hurbilduko gara. Han, "Tonttor" borda ondoko "Arkuetako" bat bisitatuko dugu.

Artzanegi (1230 m) eta Pinpil (1279 m) gailurrak bisitatu ondoren, Oltzako belardietara jaitsiko gara, haien sarreran dagoen "petroglifo"-aren bila.

Bestalde ere, "Sutoki"-ko meategiak ere bisitatuko ditugu, non galena eta blenda mineralak ateratzen ziren; minerala "egosten" eta tratatzen zen zulo baten azken hondarrak ikusiko ditugu.

Aurrerago, "San Adriango galtzada" ezagunaren goialdera hurbilduko gara, baina ez gara haren gainetik ibiliko, baizik eta San Adriango kobazulora beste galtzada zaharrago eta ia ezezagunago batetik jaitsiko gara.

"San Adriango leizeko begiratokia" bisitatu ondoren, kobazuloa zeharkatu eta Otzaurtera joango gara, Añabaso (962 m) tontorretik igaroz.

Martxa honetan ez ditugu inguruko gailurrik garrantzitsuenak bisitatuko, baina garai bateko mendietako bizimoduaz hitz egingo diguten parajeak aurkituko ditugu.

Izena emateko 659-486-878 eta 620-922-246 telefonoetara deitu behar da, edo ostadar@ostadar.org helbidera idatzi. Zer esanik ez, osasun-agintariek gomendatutako osasun-arreta neurri guztiak hartu beharko ditugu kontuan.




Ostadar Mendi Taldea retoma las excursiones de 2020 tras el parón provocado por el COVID19. Con algunos cambios en el calendario, para el domingo 12 de julio, en lugar de la salida prevista al Pirineo navarro, proponemos una bonita y original excursión por el macizo de Aizkorri.

Partiremos del Santuario de Aránzazu, y por la ruta poco transitada de Iturrigorri y Arbelgaizto nos acercaremos al paraje de Urbia, donde visitaremos uno de los "Arkuek" situados junto a la borda "Tonttor".

Tras visitar las cimas de Artzanegi (1230 m.) y Pinpil (1279 m.), descenderemos a las praderas de Oltza en busca del "petroglifo" ubicado a la entrada de las mismas.

Visitaremos también las poco conocida minas de "Sutoki", donde se extraía mineral de galena y blenda; veremos los últimos restos de una hoya donde se "cocía" y trataba el mineral.

Más adelante nos acercaremos a la parte más elevada de la archiconocida "Calzada de San Adrián", pero no caminaremos sobre ella, sino que bajaremos a la Cueva de San Adrián por otra Calzada más antigua y casi desconocida.

Tras visitar el "Mirador de la Cueva de San Adrián", cruzaremos la cueva para dirigirnos a Otzaurte, pasando por la cima de Añabaso (962 m).

En esta marcha no visitaremos las cimas más prominentes de la zona, pero descubriremos parajes que a nuestro paso nos hablarán de la vida en estas montañas en épocas pretéritas.

Para inscribirse los interesados deberán llamar a los teléfonos 659-486-878 y 620-922-246 , o contactar por email con la dirección ostadar@ostadar.org. Ni que decir tiene que tendremos que adoptar todas las medidas de precaución recomendadas por las autoridades sanitarias.


Editore erabiltzailea: admin |  (2020/06/28 - 13:39) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero gehi bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]