Joan den astelehenean entregatu genituen Azkoitian eta Antzuolan, Trekutz-Zazpi Puntak eta Izazpi-Samiņo-Oleta mendietan egin nahi diren Trekutz eta Buruzai izeneko zentral eolikoen kontra, Ostadar Mendi Taldearen bulegoan jasotako 190 sinadura (105 Trekutzen alde, eta 85 Oletaren alde). Azpeitiko Saņu Bizirik eta Azkoitiko Oletan ere Ez! taldeek bildutako alegazioekin batera (paperean zein Internetez), 2.595 norbanakoen sinadurak jaso dira Buruzai izeneko zentral eolikoaren kontra. Trekutzeko datuak jaso gabeak ditugu une honetan. Asteartean ordea, Azkoitiko Anaitasuna Mendi-bazkunak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi-bazkunak eta Ostadar Mendi Taldeak Oleta-Samiņo-Izazpi kordaleko mendi ibilbideak eta Zintzo-Mintzo bidez jasotako kultur-informazioa oinarri dituen alegazio tekniko bat aurkeztu genuen Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera Eusko Jaurlaritzaren erregistroan. Ohar honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu sinaduretan lagundu duzuen lagun guztiei. Alegazioak aurkezteko epea amaitu bada ere, ez da geldi egoteko garaia eta datozen hilabeteetan herriko beste elkarterekin batera ekintza desberdinetan parte hartuko dugu. Gogoan izan behar dugu Green Capital enpresak Karakate mendian gauzatu nahi zuen parke eolikoa bertan behera utzi duela enpresak. Saņu Biziriken eta Oletan ere Ez!-en arabera, "herritarren presioak" gelditu du Green Capitalen asmoa: "Mendiek, mendi eta herritarren bizileku, aisialdirako gune eta ogibide izaten jarraituko badute, gelditzen zaizkigun berdegune urri horiek zaintzea dagokigu", esan dute. Hori hala, herritarrei dei egin diete, baita guk gure herritarroi ere, "dauden lekutik beren alea" jartzera. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2024/02/01 - 16:37) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|