ADI!: Irteera Postetxetik 7:45ean; autobusez ¡ATENCIÓN!: Salida desde Correos a las 7:45ean; en autobús OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa) Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado Ostadar Mendi Taldeak Araban barrena egingo duen ibilaldi batekin amaituko du 2024ko urtea. Zuiatik (Murgia) irtenda, Arrato Mendiak (Las Llanas, Armikelo,...) zeharkatuko ditu, eta Urrezko Ama Birjinaren Santutegian amaituko da, urteroko bazkaria egiteko. Ibilbide leuna (14 km eta 750 metroko desnibela), bazkaltzeko gogoa zabaltzeko. Interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena (hilaren 18an itxiko da izen-ematea) Ostadarren egoitzan (Zelai Aristi Kultur Etxea), 19:00etatik 20:00etara (gogoratu 17tik 22rako astean ordu horretako proiekzioekin gaudela). Ostadar Mendi Taldeak 2025eko bigarren txangoa antolatu du otsailaren 9rako, igandea. Urtarrilekoa bezala, goizekoa ere izango da. Loiolara joango gara autobusez, eta handik Zumarragara itzuliko gara, Pagotxoetatik igarota. Ibilbidea oso ezagunak ez diren bideetatik igarotzen da Igaratera iritsi arte. Bertan, Hiru Tenpluen Ibilbidea hartuko dugu. 15 km-ko distantzia du, eta ia 5 orduko iraupena. Interesatuak Ostadarreko egoitzan (Zelai Arizti KE, asteartea/osteguna/ostirala 19:00etatik 20:00etara) informatzera eta izena ematera pasa daitezke. ________________________ Ostadar Mendi Taldea ha organizado para el domingo 9 de febrero su segunda excursión de 2025. Como la de enero, también será mañanera. Iremos en bus a Loiola, desde donde volveremos a Zumarraga pasando por Pagotxoeta. El recorrido pasa por algunos caminos poco conocidos hasta llegar a Igarate, donde tomaremos el sendero de la ruta de los tres templos. Tiene una distancia de 15 kms, y una duración de casi 5 horas. Los interesados pueden pasar a informarse y apuntarse por la sede de Ostadar (Zelai Arizti KE, martes/jueves/viernes de 19 a 20 horas. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2025/02/01 - 15:58) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|