Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 33 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


2012ko udazkenean grabaturiko irudiak. Urretxu eta Zumarragako herritarrek euskararekiko konpromisoa erakutsi zuten "Euskaraz bizi nahi dut" lemapean gorputzak astinduz eta baita beraien aktore sena azaleratuz. Esfortzu hau eskertu behar dugu euskaltzale guztiok, honetarako, haur, gazte eta helduok erabil dezagun euskara egunero!

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/12/16 - 12:18) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Haurrentzako Mendiko argazkien III. OSTADAR Rallya. Sari banaketa
Haurrentzako Mendiko argazkien III. OSTADAR Rallya. Sari banaketa
—© Ekain Calvo—

Ikus ezazu esteka honetan joan den abenduaren 14an Labeaga Aretoan egindako Haurrentzako Mendiko argazkien III. OSTADAR Rallyaren sari banaketan aurkeztutako argazkien sorta bat.

Rallya joan den 2012ko azaroaren 18an Zumarragako mendietan ospatu zen, Anjel Etxeberriaren omenezko XXX. Haur Ibilaldian.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/12/16 - 08:31) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Uraren bideak
Uraren bideak
—© Aloña Mendi E.T. - Satorrak E.T.—

Urriak 17, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Aloña Mendi Espeleologia Taldearen eskutik "Uraren Bideak".

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) 2010 eta 2011 bitartean egin dituen esplorazio eta lanak azalduko ditu URAREN BIDEAK izeneko emanaldiaren bidez. Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten burututako esplorazioak izan dira, eta denetik egin dute: ur azpiko esplorazioak, eskaladak, hezurrak aurkitu, galeria berriak... Bi urte benetan emankorrak izan dira. Gogoratu, besteak beste, hartz arre baten garezurra aurkitu zutela oso osorik Arantzazu inguruko Fraldebaso 01 izeneko leizea esploratzen eta topografiatzen ari zirela.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/10/16 - 08:43) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Arritzagako meategiak
Arritzagako meategiak
—© Goierriko Hitza—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, urriak 14, Aralarren gauzatuko den txango ederra antolatu du. Aralar Mendia ezezaguna da oraindik mendizale askorentzako, eskaintzen dituen txoko eta tokiak interesgarriak baitira oso ikuspuntu askotatik ikusita: natura aldetik, mitologia, historia, kondaira, artzaintza zein meatzaritza aldetik.

Igandean, Larraitzera joango gara, handik emango baitiogu hasiera egungo ibilaldiari. LARRUNARRI (Txindoki) mendiaren magaletik gora egingo dugu, Oria iturritik pasa eta eskuinerantz eginez Alotza haran belartsu ederrean sartuko gara Saltarri zutarriaren bila eginez. Handik GANBO (1.412 m) eta PARDARRI (1.396 m) gainetara igoko gara, eskaintzen dituzten bista ezin ederragoz gozatuz. Lizasoko lepotik, Pardelutseko iturrira daraman bidea hartuko dugu eta Arritzagako haran glaziarretik behera, hori bai, Pernando Amezketarraren etxetik igaro ondoren, Amezketako goiko auzoan (elizarenekoan) amaituko dugu ibilaldi ederra, ibilaldiaz gozatu ondoren.

Autobusa Zumarragako parrokiatik (CORREOSeko geldialditik) goizeko 7:30etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke. Ostiralean ez dugu elkartea irekiko; bihar -osteguna- da pertsonalki izena emateko azken eguna. Emaila edo telefonoa ere erabil daitezke izena emateko.

Animo eta parte hartu!


Conociendo la montaña del Aralar gipuzkoano

OSTADAR MENDI TALDEA organiza para el domingo 14 de octubre una excursión a la Sierra de Aralar, conociendo el centro del macizo montañoso. Aralar es una montaña desconocida todavía para muchos montañeros, y ofrece multitud de txokos y lugares llenos de historia, ricos en naturaleza y relacionados con leyendas y mitología vasca, con minas y extensa actividad de pastoreo.

Partiremos desde Larraitz, en las laderas de LARRUNARRI (Txindoki), y pasando por Oria Iturria ascenderemos a las laderas herbosas de Alotza, en busca del menhir de Saltarri. Desde allí, pasaremos a visitar las cimas de GANBO (1.412 m) y PARDARRI (1.396 m), para bajar pasando por el collado de Lizaso al valle de Arritzaga en las cercanías de la fuente de Pardeluts. Bajaremos por el valle glaciar, pasaremos cerca de sus minas y finalmente, caminando cerca de la casa de Pernando Amezketarra llegaremos hasta la localidad de Amezketa, al barrio superior en donde se encuentra la iglesia de la localidad.

El autobús partirá desde la parroquia de Zumarraga (parada de CORREOS) a las 7:30 de la mañana.

La lista está abierta y se puede inscribir en la travesía acudiendo a la sociedad (Casa de Cultura de Zumarraga), los martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas, o dejando un mensaje en el teléfono 943723385. También se puede dejar un correo electrónico en la dirección ostadar@ostadar.org. El viernes no abriremos la sociedad. Mañana jueves, es el último día para inscribirse personalmente. Se puede usar el teléfono y email para inscribirse.

!Ánimo y participa!

Más información próximamente en nuestra web (http://www.ostadar.org).

...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/10/14, igandea
Gipuzkoako Aralar Mendia bisitatuz...
Larraitz - GANBO (1.417 m) - PARDARRI (1.393 m) - Arritzaga - Amezketa

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/10/09 - 17:12) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Grand Barbat tontorrean
Grand Barbat tontorrean
—© Ostadar Mendi Taldea—

Irteera / Hora de salida: goizeko 5:00etan





Elevation profile
Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Ostadar Mendi Taldeak frantziar Pirinioetarako irteera berria antolatu behar du datorren irailaren 8 eta 9ko astebururako. Oraingo honetan helburua Grand Barbat mendia igotzea izango da.

Grand Barbat, Cauterets eta Azuneko haranak banantzen dituena, gutxi ezagutzen den gailurra dugu. Duen kokagunearengatik eta 2.813 garaiera altuarengatik, eguraldia lagun bada, inguruko gainontzeko Pirinioetako gailur erraldoien bista bikaina eskaintzen duen mendia dugu.

Lehen egunean bidaian eta pareta harritsuz inguratutarik dagoen Ilheou-ko aterpe bukolikorainoko igoeran emango dugu: aterpea Bleu lakuaren ondoan 1.998 garaieran kokaturik dago. Eguraldiak laguntzen badu du Haugade lepotik Pic du Nets (2.428 m) tontorrera igotzerik izango dugu.

Igandean Hourat eta Barbat horzkadenetatik igaro ostean, Grand Barbat-eko tontorrera igoko gara. Ostera Arrouyko lakuetara (Nere eta Long delakoetara) jaitsiko gara azkenik Labat de Bun haran ederretik jaitsiz Estaing laku turistikoan amaituz.

GARRANTZITSUA: Ostadareko egoitza abuztuan itxita egongo denez, izen-emateak soilik telefonoz egin ahal izango dira, Euskadiko Kutxako gure kontuan autobusaren aurre ordainketa eginez gero. Aterpean soilik 25 plaza libre direnez, izen-emateak ardura handiz kronologikoki errespetatuko dira. Izen-ematea abuztuaren 15ean irekiko da.

Telefonoak: 659486878 (Luis), 620922246 (Javier)
Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbakia: 3035 0132 58 1321015724
Autobusaren prezioa: Ostadarreko bazkideek 30 euro. Ez bazkideek, 35.


Ostadar Mendi Taldea organiza para el fin de semana del 8 y 9 de septiembre una nueva salida al Pirineo francés. En esta ocasión el objetivo será el Grand Barbat.

El Grand Barbat, que separa los valles de Cauterets y Azun, es una cumbre poco conocida. Por su situación y su altitud elevada (2.813 metros) es un mirador excepcional que con tiempo claro ofrece una vista espléndida sobre la mayoría de las grandes cimas pirenaicas.

La primera jornada la emplearemos en el viaje y la ascensión al bucólico refugio de Ilheou, que se encuentra a 1.988 metros de altitud junto al lac Bleu, rodeado de paredes rocosas. Si el tiempo acompaña podemos ascender al Pic du Nets (2.428 m) por el col de la Haugade.

El domingo ascenderemos por las brechas de Hourat y Barbat, y tras coronar el Grand Barbat descenderemos a los lagos de Arrouy (Nere y Long) para continuar por el precioso valle de Labat de Bun y terminar en el turístico lago de Estaing.

IMPORTANTE: Como la sede de Ostadar estará cerrada en agosto, las inscripciones sólo se podrán hacer por teléfono, previo pago del bus en nuestra cuenta de Caja Laboral. Al ser sólo 25 las plazas que nos aceptan en el refugio se respetará escrupulosamente el orden cronológico de inscripción. La inscripción se abre el día 15 de agosto.

Teléfonos: 659486878 (Luis), 620922246 (Javier)
Cuenta Caja Laboral/Euskadiko Kutxa: 3035 0132 58 1321015724
Precio Bus: socios Ostadar 30 euros. No socios, 35.

...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/09/08, larunbata
Grand Barbat mendia bisitatuz...
Cambasqueko aparkalekua - Refugio de Ilheou (1.978 m.) - Pic du Nets (2.428 m)

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/08/03 - 16:22) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 33 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera