Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 8 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

GR-321 1. etapa


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Ezkaurretxiki


Ostadar Mendi Taldeak Pirinioetara txangoa egitea proposatzen du uztailaren 9 eta 10eko astebururako, Belagua eta Zuriza aldera, hain zuzen ere. Larunbatean, hilak 9, Izabara joango gara Kontrabandisten ibilbidea ezagutzera. Mintxate eta Belagua haranen banalerroa zeharkatzen duen bide polita da, eta Belaguako aterpean amaituko dugu.

Igandean berriz ere Izabatik irtengo gara, Belabarze sakana zeharkatu eta Ezkaurre Txikira igotzeko (1763 m). Argibielako lepotik Zurizara jaitsiko gara eta handik itzultzeari ekingo diogu.

Interesatuak Ostadarreko (Zelai Aristi Kultur Etxea) egoitzatik pasa daitezke, astearte, ostegun eta ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara. Jardunaldi bakoitzak 1.000 metrotik gorako desnibela du, eta ez du zailtasun teknikorik.

Plazak mugatuak dira, eta ageriko arrazoiengatik, izen-ematea ohi baino egun batzuk lehenago itxiko da.


Ostadar Mendi Taldea propone para el fin de semana del 9 y 10 de julio una excursión a Pirineos, más concretamente a la zona de Belagua y Zuriza. El sábado 9 nos desplazaremos a Izaba para conocer “La Ruta de los contrabandistas”, un bonito camino que recorre la divisoria de los valles de Mintxate y Belagua, para terminar en el refugio de Belagua, donde pernoctaremos.

El domingo saldremos otra vez de Izaba para atravesar el barranco de Belabarze y ascender a la cima de Ezkaurre Txiki (1763 m). Por el collado de Argibiela descenderíamos a Zuriza, desde donde emprenderemos el regreso.

Los interesados pueden pasar por la sede de Ostadar (Zelai Aristi Kultur Etxea), los martes, jueves y viernes, de 19 a 20 horas. Cada jornada supone un desnivel de más de 1000 metros, y no tiene dificultad técnica alguna.

Las plazas son limitadas, y por motivos obvios la inscripción se cerrará unos días antes de lo habitual.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/06/28 - 16:34) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Arrazoi teknikoengatik atzeratua / Retrasada por motivos técnicos

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


IRTEERA: goizeko 7:00etan / 7:00 de la mañana.

Datorren ekainaren 19rako Ostadar Mendi Taldeak Urkilla mendilerroan egiteko txangoa antolatu du. Galarreta herritik abiatuko gara, Arabako Lautadan eta Posta Bidean Guano Berokia zubia bisitatuko dugu. Aldi berean Beorlatza eta Mindutxako ehun urtetik gorako haritzak ikusiko ditugu. Bisita horien ondoren, MALKORRA (1240 m) gailurrera igoko gara, Aizkorri mendilerroko eta Lautadako gailurren gaineko begiratoki bikainenetako bat dela. Jaitsiera Lautadarantz egingo dugu berriro, Urkateko ur-jauzia bisitatuz, Arriolan amaitzeko.

Interesatuek Ostadarreko egoitzan eman dezakete izena (Zelai Arizti Kultu Etxea) astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara; edo posta elektronikoz ostadar@ostadar.org helbidera idatziz.


OSTADAR Mendi Taldea organiza para el próximo día 19 de Junio, una excursión a la Sierra de Urkilla. Partiremos del pueblo de Galarreta, en la Llanada Alavesa, localizaremos el puente de Guano Berokia en el “Camino de las Postas”, y visitaremos los robles centenarios de Beorlatza y Mindutxa (El abuelo de Galarreta). Tras estas visitas ascenderemos a la cima de MALKORRA (1240 m.), excelente mirador sobre las crestas de la Sierra de Aizkorri y la Llanada Alavesa. El descenso lo haremos de nuevo hacia la Llanada, visitando la cascada de Urkate, para finalizar en Arriola.

Los interesados pueden informarse y apuntarse en la sede de Ostadar (Zelai Aristi Kultu Etxea) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas; o por email ostadar@ostadar.org.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/06/01 - 11:06) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Xabier Ormazabal kartela
Xabier Ormazabal kartela
—© Urretxuko Udala—

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/05/26 - 14:38) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Sarbil
Sarbil
—© Ostadar Mendi Taldea—

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak maiatzaren 8rako Nafarroako Sarbil mendilerroan egingo den txangoa antolatu du.

Maiatzerako asmoa -Nafarroan ere- Bardeetara joatea zen arren, Bardeetako Parke Naturalak mendi-ibiliak egiteko ezartzen dituen murriztapenek planak aldatzera eraman gaitu.

Etxauri herritik irtengo gara, mendizerraren malkarren goiko aldea zeharkatzeko, Etxauri eta Zirizako zerrenden gainean. Gure helburua Sarbil edo Peña Etxauriren gailurra da (1.138 metro): haren gainean Gurutze Santuaren ermita dago. Ondoren Etxauriko atakara jaitsiko gara eta Monte Grande, El Encinar eta Txarakardia tontor txikietatik Jaitz/Salinas de Oro herrira jaitsiko gara.

Zailtasunik gabeko ibilbidea da, 19 kilometro ingurukoa eta ia 1.000 metroko desnibela duena.

Interesatuak Ostadar MTren (Zelai Aristi Ku 7ltur Etxea) egoitzatik pasa daitezke astearte, ostegun eta ostiraletan 19: 00etatik 20: 00etara, edo e-maila bidaliz ostadar@ostadar.org helbidera.


Ostadar Mendi Taldea organiza para el día 8 de mayo una excursión a la sierra de Sarbil, en Nafarroa.

Aunque la primera intención para el mes de mayo era acudir a las Bárdenas, las fuertes restricciones que exigen desde el "Parque Natural de Bárdenas" para el senderismo nos obliga a cambiar de planes.

Saldremos de la localidad navarra de Etxauri, para recorrer la parte superior del acantilado de la sierra, sobre las fajas de Etxauri y Ziriza. Nuestro destino es la cumbre de Sarbil o Peña Etxauri (1138 metros), que alberga la ermita de Santa Cruz. Bajaremos al puerto de Etxauri y por las discretas cimas de Monte Grande, El Encinar y Txarakardia nos dirigiremos a Jaitz/Salinas de Oro.

Se trata de un recorrido sin dificultades, de unos 19 kilómetros y casi 1000 metros de desnivel.

Los interesados o interesadas pueden pasar por la sede de Ostadar MT (Zelai Aristi Kultur Etxea) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas, o enviar un email a ostadar@ostadar.org

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/04/29 - 17:18) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Oberenes mendiak
Oberenes mendiak
—© Ostadar Mendi Taldea—

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Irteera goizeko 7:00etan.

Ostadar Mendi Taldeak apirilaren 10erako Gaztela -Miranda- eta Errioxa -Haro- artean kokatzen diren Oberenes Mendien ekialdeko estribazioetan kokatzen diren San Juan Mendietara txangoa antolatu du.

Mendirako lehen urratsak Villalba de la Rioja herritik abiatuta emango ditugu, gure ibilbidean zehar hainbat tontor bisitatuko ditugularik: Peña Escalera, Rave, Peña La Abeja, Cruz de Motrico, Peñalrayo (tontorrik altuena, 956 metrorekin) eta 'Jembre oeste', azkenik mahasti artean Sajazarra hiribildura iritsiz ("Espainiako Herririk Ederrenetako" bat gisa katalogaturik omen dago).

Txangoak ez du zailtasun teknikorik: 19 kilometro eta 900 metro inguruko igoera metatzen duelarik. Interesatuak Ostadarreko egoitzatik pasa daitezke (Zelai Arizti KE) astearte/ostegun/ostiraletan 19:00etatik 20:00etara; ostadar@ostadar.org emailera idatziz ere eman daiteke izena.


Salida a las 7:00 de la mañana.

Ostadar MT ha organizado para el domingo día 10 de abril una excursión a los Montes de San Juan, en las estribaciones orientales de los Montes Oberenes, en los límites entre Castilla -Miranda- y La Rioja -Haro-.

Accederemos al macizo partiendo de Villalba de la Rioja, para en nuestro recorrido poder acceder a diferentes cimas: Peña Escalera, Rave, Peña La Abeja, Cruz de Motrico, Peñalrayo (cima más elevada con 956 metros) y Jembre oeste, para alcanzar, entre viñedos, la villa de Sajazarra (uno de los "Pueblos más bonitos de España").

La excursión no tiene dificultades técnicas, supone unos 19 kilómetros y cerca de 900 metros de desnivel positivo. Los interesados e interesadas pueden pasar por la sede de Ostadar (Zelai Arizti KE) los martes/jueves/viernes de 19 a 20 horas, o enviar un email a ostadar@ostadar.org.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/04/01 - 14:35) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 8 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera