Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 9 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


Hirumuga tontorretik gertu, lilipadi ederrean
Hirumuga tontorretik gertu, lilipadi ederrean
—© Ostadar Mendi Taldea—

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak martxoaren 13rako, igandea, beste txango bat antolatu du Altzaniako mendietan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan. Ibilbide zirkularra da Parzoneriako basoen barruan.

Ibilbidea, eguraldiaren arabera alda badaiteke ere, honela abiatuko litzateke:

Otzaurtetik abiatuz -671 m--, Txurrukopuntako gailur polit eta garbira igoko ginateke -991 m. Handik Urdalurreko urtegira jaitsiko gero -645 m-. Igoera luzea gero Irumuga / Illarragorri/ Arbarain -1118 m- gainera, Gipuzkoa /Araba/ Nafarroako elkargunea. Perretxikozale eta ehiztarien lurretatik, Atabarrateko mendaterantz joko dugu, eta han bira egin Iramendi tontor -975 m- eta txaboletara iritziz. Beunde parajetik Otzaurtera itzuliko gara azkenik.

Ibilbideak 20 km inguruko distantzia du eta 1.000 metro inguruko igoera metatua.

Interesaturik izanez gero, Ostadar Mendi Taldearen bulegoan -Zelai Arizti Kultu Etxea- informazioa jaso eta izena eman daiteke astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara edo posta elektronikoz (ostadar@ostadar.org) helbidera idatziz.

___________

Ostadar Mendi Taldea organiza para el domingo día 13 de marzo una nueva incursión en los Montes de Altzania, dentro del Parque Natural Aizkorri-Aratz. Se trata de un recorrido circular dentro de los bosques de la Parzoneria.

El recorrido, aunque susceptible de cambios dependiendo de la climatología, partiría de Otzaurte -671 m-, para ascender a la bonita y despejada cima de Txurrukopunta -991 m, desde donde bajaríamos al embalse de Urdalur -645 m-. Larga subida a Irumuga/Illarragorri/Arbarain -1118 m-, punto de encuentro de Gipuzkoa / Araba / Nafarroa.

Por terreno de seteros y cazadores nos dirigimos hacia el puerto de Atabarrate, donde giramos en dirección a la cima -975 m- y txabolas de Iramendi. Por el paraje Beunde volveremos a Otzaurte.

El recorrido supone una distancia de alrededor de 20 kms., y un desnivel acumulado de aproximadamente 1000 metros.

Los interesados o interesadas pueden informarse y apuntarse en la sede de Ostadar -Zelai Arizti Kultur Etxea- los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas; o por email (ostadar@ostadar.org ).

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/03/03 - 13:46) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado



Irteera / Salida: RENFE geltokia; trena 7:46tan aterako da / el tren parte a las 7:46 AM.

Ostadar Mendi Taldeak goizeko txangoa antolatu du otsailaren 13rako. Villabonatik abiatuta Loatzo eta Uzturre tontorretara hurbilduko gara. Jaitsiera Tolosarantz egingo da Santa Lutzia isurialdetik, leku bitxiak bisitatuz (dorre telegrafikoa, Miserikordia etxea, Uzturreko putzuak...). Trenez joango gara, bai joan-etorrian, bai itzuleran. Interesatuek informazio gehiago jaso ahal izango dute Ostadarreko egoitzan astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara.


Ostadar Mendi Taldea organiza para el domingo 13 de febrero una excursión mañanera, que partiendo de Villabona nos acercará a las cimas de Loatzo y Uzturre. El descenso se hará hacia Tolosa por la vertiente de Santa Lutzia, visitando lugares pintorescos (torre telegráfica, casa de Misericordia, pozos de Uzturre..) Nos desplazaremos en tren tanto a la ida como a la vuelta. Los interesados podrán recibir más información en la sede de Ostadar los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/02/03 - 16:43) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Lizentzia 2022
Lizentzia 2022
—© EMF—

Etxetik eginez federatu zaitezke gurekin. Pandemia egoera honetan gure webgunean datu-orria jarri dugu federatu ahal izateko. Minutu pare batean eta modu erraz batean egin ahal izango duzu.

Sar zaitez datu-orrian eta 2022rako FEDERATU ZAITEZ!


Fedérate a través de nosotras y nosotros desde casa y en un clic. En estos momentos de pandemia hemos instalado un nuevo formulario para ello. En un par de minutos y de forma sencila podrás hacerlo en nuestra web.

Entra en el formulario y ¡FEDÉRATE para el 2022!

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/02/02 - 12:54) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Urte berri on!

Mesedez zuen medioetan irteera honen berri eman dezazuen eskatu nahi dizuegu. Eskerrik asko.

Igande honetan, goizeko 8:00etan Ostadar Mendi Taldeak urteko lehen ibilaldia egingo du. Oinez abiatuko gara goizeko 8:00etatik Zumarragatik (Elizkale) Ordiziaraino, bidean Kizkitza eta San Gregorio ermitak, Damazulo (Murumendiko Mari Damaren kobazuloa) eta Murumendi gainak bisitatuko ditugularik. Itzulera Ordiziatik Zumarragara trenez egingo dugu Ordiziara itzultzean. Goizeko ibilaldia da.

Izena ematea ostadar@ostadar.org emailean edo gure bulegoetan, astearte, ostegun eta ostiralean arratsaldeko 7:00etatik 8:00ak bitartean.


Este domingo Ostadar organiza un excursión mañanera montañera hasta Ordizia. Comenzaremos a las 8.00 de la mañana caminando desde Zumarraga (Elizkale) y visitando durante el camino las ermitas de Kizkitza y San Gregorio, Damazulo (la cueva de la diosa Mari) y la cima de Murumendi, llegaremos a Ordizia, desde donde cogeremos un tren de vuelta a Zumarraga.

Puede inscribirse enviando un correo electrónico a ostadar@ostadar.org o acudiendo a nuestra sociedad abierta los martes, jueves y viernes desde las 7:00 a las 8:00 de la tarde.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2022/01/04 - 14:22) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Pedro Tauschke Izazpi Gurutzearen 25. urteurrenean (1973/07/16), Finalista eguneko domina-ematean laguntzen
Pedro Tauschke Izazpi Gurutzearen 25. urteurrenean (1973/07/16), Finalista eguneko domina-ematean laguntzen
—© Ostadar Mendi Taldea—

Eskerrik asko Pedro!

Eskerrik asko mendi-zidorretan elkarrekin pasatu genituen ordu guztiengatik, esker mila elkartean emandako laguntza preziatuarengatik, beti gogoan, bat egingo dugu mendi-gainetan haizeak aurpegian jotzen digunean!




Maite ditut gallurrak, /
argiak ez beste ...
ai, egaztia banintz, /
gañik-gain nenbilke!
Oi, Udaberri goizez, /
mendiaren gailurra! ...
oi, aren ametsezko / zorakortasuna! ...
zein ezkutuzko indarrez, /
zein atseden-egarriz,
zein gorago-yoranez, /
narakark igana?

[...]

Agur! Adiskide kuttun, lagun zorigabe /
azpildu-gabeko biotzaren yabe, /
onerako zabal, ederrak su-bera:
atorkit, Onuzki, gaur oroimenera!

—Xabier Lizardi—

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2021/12/29 - 12:51) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 9 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera