|
Ostadar Mendi Taldea 1982ko azaroan sortu zen. Horrela denik, joan den urtean, 2007an, gure 25. urteurrena bete genuen. Urteurrena ospatzeko ekintzetako bat liburu bat argitaratzea izan zen. Liburuan, gertakizunak, historia, anekdotak, testigantzak, argazkiak... etab. jasoko genituen, eta bizipen horiek bizitako Ostadar M. T.-eko mendizale bazkideek idatziak gainera, bai egungoak zein iraganean gurekin ibilitakoak.
Horrelaxe, taldearen barruan kolaboratzaileak bilatzen hasi ginen. Gure txangoetan parte hartzen pasatu duten 500 pertsonen artean, liburu bat baino, entziklopedia osoa bat osatzeko beste informazioa izango genukeen.
Baina dirudienez, Ostadarreko bazkideek nahiago dute pioleta idazluma baino; ibiltzea idaztea baino. Soilik bazkideen talde txiki batek egin zuen esfortzua eta testu batzuk itzuli zizkiguten; den-denak ezin hobeagoak, hori bai!! Entziklopediak itxaron beharko zuen. Argazkiak jasotzean ordea, bilketa oso oparoa izan zen, eta argazkiokin ikus-entzunezko apal bat egitea otu zitzaigun: ikus-entzunezko hau gure mendi astearen barruan eman genuen.
Liburua idazteko ideia oraindik gure buruetan zebilen. Ahazturik geratu behar ez zuten testuak genituen. Baita argazkiak ere, ehundaka hain zuzen. Eta zergatik ez liburu digital bat egin?
Jasotako testuak, argazkiak, datu historikoak, biografiaren bat edo argitaratzen badugu... agian jendea animatuko da eta komentarioak itsatsiko ditu, edo artikulu bat idaztera animatuko da hain zaila ez dela ikusten duenean... Horixe da gure asmoa "Liburu Digital" honekin: liburu bizia izan dadila, aktiboa, amaierarik gabea, beti haziz doana eta dozenaka egile dituena. Liburu elkareragilea.
Animo... irakurri nahi zaituztegu bertan.
Ostadar Mendi Taldeko zuzendaritza