Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Mendizaletasunaren hastapenak Urretxu-Zumarragan (1925 - 1952).
Zumarragako mendigoizaliak Ernion
Zumarragako mendigoizaliak Ernion
—© Ezezaguna—
Egin klik handiago ikusteko
(109,325 byte)

Hemen doan zerrenda, XX. mendeko bigarren hamarkadan hasi (ordukoak baitira lehen dokumentuak) eta 50. urteak iritsi arte, OARGUI mugimendu katolikoa jaiotzen den arte, Urretxun eta Zumarragan mendizaletasunaren inguruan gertatutako zenbait pasadizoren eta egintzen zerrenda kronologikoa da.

Politikoki eta sozialki asaldatua den Euskal Herriaren eta Espainiaren historiako garai hauetan, 20. urteetan zehar mendizaletasunak gora egingo du, II. Errepublikan beherako bidea hartuko du, Espainiako Gerra Zibilarekin eta gerraostearekin areagotuko dena. Urte tarte luze honetan mendi talde eta elkarte ugari agertu eta desagertuko dira, Urretxun eta Zumarragan, besteak beste, S. D. Zumárraga F. C., Club Goyerri Sport de Villarreal de Urrechua, Zumar'agako Oidargi Mendigoizale Taldea, Ur´etxuko Lartun Mendigoizale Taldea, Grupo Alpino (G. A.) Txindoki de Villarreal de Urrechua … eta guztien artean hurrengo hamarkadetan gora egingo duen mendizaletasun ereduaren oinarriak jarriko dituzte.

  • Urretxuko eta Zumarragako MENDIZALETASUNAri buruzko lehen dokumentua XX. mendeko bigarren hamarkadan agertzen da.

  • Mendi IRTEERAK ANTOLATZEN Bilbon hasten dira XX. mendearen bukaeran.

  • MENDIKO LEHEN LEHIAKETA Bilbao Kirol Elkarteak antolatu zuen 1914an Ganekogorta tontorrean.

  • 1921. Urte honetan sortu zen Bizkaiko Mendigoizale Batza, Bizkaiko mendi elkarteen batzarra.

  • 1924. Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zen Elgetan 1924ko maiatzaren 18an. Gipuzkoako elkarte federatutakoen artean Zumarraga F. C. (Zumárraga Fútbol Club) elkartea dago.

  • 1925. Euskal Herriko Alpinismo Federazioko ZUZENDARITZA BATZORDEAREN OSOKO BILKURA Zumarragan. 1925eko martxoaren 22an Zumarragan egin zen Euskal Herriko Alpinismo Federazioko Zuzendaritza Batzordearen Osoko Bilkura. Bilera Zumarraga F. C. taldeak utzitako lokalean egin zen. Bertan, behin behinean eta Batzar Nagusiaren erabakiaren zain, Batzar Nagusiko eta Iraunkorreko aktak onartu ziren, baita urteko memoria, egoera ...

Irakurri gehiago [+]