Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Eskalada.
Hilario eskalatzen...
Hilario eskalatzen...
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(82,758 byte)

Mendi taldearen helburuetako bat, mendiarekin loturiko jarduerak sustatzea izan da. Horrela, txangoak, hitzaldiak, proiekzioak, materialaren, liburuen, mapen… alokairua, haur-ibilaldi bat antolatzeaz gain… urte askoz eski alpinoko saila ere izan dugu, eta, mendiko eskiz egiteko zenbait negu-txango ere antolatu ditugu.

Eskalada sustatzeko helburua ere izan dugu. 1985. urtean, kezka bertikalak genituen bazkide batzuek, eskalada ikastaro bat antolatu genuen. Adorez betetako 20 lagun inguru Amezketan kokaturiko Zazpi Iturriko paretetara hurbildu ginen mundu honetan lehendabiziko urratsak egiteko. Bertigoari eta beldurrari aurre eginez orduan indarrean ziren teknikak ikasten joan ginen, gu eta tontorren artean ziren oztopo haiek segurtasunez gainditzearren (gaur egun teknikok erabat zaharkituak dira, zera, hau azpimarratu nahi dut, inortxok oraindik garai hartako metodoak erabiltzen baditu, birziklatu dadila e!…). Saio praktikoaren ondoren, Amezketan dagoen Bixenteren Bordara afaltzera eta lo egitera joan ginen: bide batez, bertan eskaladako diapositiba batzuk ikusi genituen. Diapositibak etxean ahaztu utzi izan zituenez, Iñigo despistatuak haien bila joan behar izan zuen.

Ikasitakoa finkatu eta sendotzeko, biharamunean Eginora (Araba) joan ginen, non sugandilak baikinen, bere monolitoetatik herrestan igo ginen; bere haitz ezagunena ere, Gran Azor izenekoa, gainditu genuen. Oraindik ere baten baten azal puskak paretari itsatsita izango direla seguru gaude, izan ere, paretari nola oratzen zioten … hortzak ere erabiltzen zituzten!!

Beste zenbait tokitan izandako esperientziatik ikasi ondoren (Bilboko Txurdinagako rokodromoa ikustera joan ginen), gure inguruan eskaladaren kirola indartzearren, trenbideetatik zein erreka-ohantzeetatik harriak biltzen izan ginen (Pirinioetako erreka-hondoetatik harririk politenak batzen ikusi beharko gintuzuen) geroago bi herriotako polikiroldegietako paretetan rokodromoa osatzeko Sikadur-ez itsastearren. Amaieran, rokodromoa bagenuen! Aurrerago, udalaren laguntzaz, Ispilla polikiroldegiko ...

Irakurri gehiago [+]