Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Izotzetan ikastaroa: 'le couloir de Swan'
Swan: Balbas, Iņigo, Orbe y Patxi. Makurtuta: Juanjo eta Bartolo.
Swan: Balbas, Iņigo, Orbe y Patxi. Makurtuta: Juanjo eta Bartolo.
—© Felix—
Egin klik handiago ikusteko
(187,259 byte)

1987ko martxoan Ostadar elkarteko 15 bazkideko taldea Gavarnie-ra joan ginen. Helburua: Swan-eko korridorea. Talde anitza ginen, koadrila, adin, ikuspegi politiko ezberdinekoak, "futboleroak" ere tartean,..., gaur egun ere elkarrekin topo egiten dugunean, poztu egiten gara zeharo.

Swan-eko korridorea Astazou tontorren artean dagoen 500 metro baino desnibel gehiagoko elur eta izotz korridorea da, neguan are gehiago, jakina. Garai hartan izen handia zuen Pirinio-zaleen artean eta elkarte bazkide batzuek igo nahi zutenez, lehendik ezagutzen genuenok lagundu egin genien.

Gavarnie-tik Pailla-ko goi-lautadara goazela, bat-batean, han azaltzen da Swan ikaragarria, aurrez aurre begiratuta igo ezina den lerro zuri eta bertikala ematen du, benetan izua sartzen du hezurretaraino.

Horren aurrean ez dago kikilduko ez denik, eta lehendik ezagutzen genuenok beldurrak uxatze aldera trikimailu psikologikoak erabili behar izan genituen: "lasai, aurrez aurre begiratuta askoz ere gehiago ematen du", "oso etzana da eta", "akojonatuta? Denei esango diet, e!"

Barrua astindu samar Espugüettes-eko aterpera iritsi ginen gaua pasatzera. Urte saio horretan ez du zaindaririk izaten baina bai zati bat irekita, libre. Gu bakarrik ginen eta afaldu ondoren (afari bikaina, ez oraingo txorrabarra horiek, eta loari deitzeko patxarana) nor bere zakuan sartu zen. Ordurako taldekide batek atzera egin zuen.

Elurra gogorra izatea komeni denez, oso goiz jaiki behar da. Martxan jarri eta... Segituan arazoak!

Eraman genituen kranpoiak batzuk lagunek utzitakoak ziren eta beste batzuk elkartetik hartutakoak. Eta batek baino gehiagok ez zekien jartzen. "Laxatu egiten zaizkit", "Niri askatu!", "Hauek ez dira nire neurrikoak!", "Nola jartzen dira, ba?", "Lokarri honek ez du balio!",... kontua da korridore azpira iristerako beste 6 lagunek atzera egin zutela. 8 baino ez ...

Irakurri gehiago [+]