Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Kruzeta eta Belateko mendateak: Mari jainkosa haserretu zenean.
Saioako lepoan, haizearengatik aurrera ezinez
Saioako lepoan, haizearengatik aurrera ezinez
—© Hilario Aranburu—
Egin klik handiago ikusteko
(134,594 byte)

1995eko otsaila iristerako bigarren etaparen gorabeherak aztertuta genituen. Altubeko gainetik Oderiaga mendiko kordalen lerrokada jarraitu behar genuen Egiriñaoko aterpeetaraino iritsi arte. Etapa luzea eta gogorra zen hura, eta are gogorragoa bihur zatekeen Gorbeiara igoz gero.

Martxoa iritsi zen eta elurrak zuri kolorez margotu zituen zelaiak. Autobusera igo baino lehen, etapa hau egiterik ba ote zegoen edo zegoenentz komentatu genuen. Mendien mazeletan zegoen elurra zela eta, etapa luzeago bihurtuko zelakoan geunden. Autobusean geundelarik, irratian Altube mendatea itxita zegoelako albistea eman zuten. Etxera itzuli beharrean, azkenean, haren ordez Krutzeta-Arlaban etapa egitea erabaki genuen.

Ibilbide motza zen, egoera normaletan laburregia izaten den horietakoa. Egoeraz baliatuz, zergatik ez egin aldaketa hori?

Autobuseko jendea ados jarri eta Krutzeta aldera abiatu ginen. Irratiak berriz, berri txarrak eman zizkigun; Krutzeta ere zerratuta zegoen. Hala ere, mendatearen magaleraino iristea erabaki genuen. Handik gora zeuden lau kilometroak oinez bete genituen.

Elur-irina ari bazuen ere, eguraldia ez zen espero genuen bezain zakarra. Geroago, Jarindo aldera gindoazenean, egoera onean zegoen elurra topatu genuen, haizeak ez zuen bortizki jotzen eta ia arazorik gabe jo genezakeen aurrerantz.

Ordu batak aldera Arlaban mendatean geunden. Mariren haserrea zela eta, bitarteko etapa bat amaitua zegoen.

Bederatzigarren etaparen kasua ordea, logikoagoa izan zen nolabait. Belateko gainak izugarri haizetsuak izan ohi dira, eta jada etapa prestatzerakoan ohartarazi gintuzten.

Ibilaldiaren egunean Belatetik hasi bezain laster, mendizaleetako batek orkatila apurtu eta etxera bueltatu behar izan zuen.

Saioara iritsi baino lehen haizea oso zakar jotzen hasi zen. Artesiagara jaisteko zidorra hartzen den lepoan, hain bortitza zen haize-lasterra ezen lurretik herrestan iragan genuen ataka. Taldea, lurrarekiko 45 graduko angelua osatuz ...

Irakurri gehiago [+]