Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Zorte oneko espedizioa.
Montblanc mendiaren azken maldan
Montblanc mendiaren azken maldan
—© Carlos Mediavilla—
Egin klik handiago ikusteko
(22,091 byte)

1995eko Santiago zubian Mont Blanc-eko mazizorako lehendabiziko txangoa egin genuen.

Bete-betean bizitako lau egun ahaztezinak izan ziren. Urduri samar ginen, eta dena ondo atera zedin gogoa genuen; gure mendi taldeak Alpeetara egindako aurreneko txangoa zen, eta gutako askorentzako lau mila metro gainetiko tontorretan izandako estreinako esperientzia ere bai.

Prestaketa konplexua izan zen, izan ere zenbait azpitaldetan eratuta ginen eta guztiok plan bera ez generaman. Talde baten asmoa Chamonix eta Zermatt inguruan turismo egitea zen eta horri heldu zion, beste batzuk Tré la Tête-ko glaziar egin nahi zuten eta aterperantz abiatu ziren; besteok Europako gailurra zapaltzeko ametsetan ari ginen.

Erreserbak garaiz egin behar izan ziren, taldea jendetsua izateaz gain, garai horretan Chamonix eta bere ingurua mendi egarri diren mendizale mordoaz beterik zeuden, baina Luismiren ohiko antolaketa on eta txukunari esker, dena aurreikusi bezala atera zen.

Tontorra egiteko aukera bakarra genuen, bidaia azkar-azkarra zelako eta bi egun besterik ez genituelako, lehena Le Goûter aterperaino igotzeko eta bertan lo egiteko (zerbait esatearren) eta bigarrena eta azkena tontorrera iristeko eta atzera jaisteko. Denok Météoren eguraldi-iragarpenei begira izan gintzaizkien eta azkenik zorte ona izan genuen.

Chamonixetik Bellevue-ko teleferikoa hartzera abiatu ginen, eta handik kremailera-trenak Le Nid d'Aigle (Arranoaren Habia) ingururaino eraman gintuen, bertatik abiatzen baita gainditu beharreko igoera. 3.817 m-tan kokatutako Tête Rousse aterpea gainditu ondoren Goûter aterperaino iristen den xendra maldatsu bat abiatzen da.

Bada bertan igarobide estu eta zail bat, elurtegi bat zeharkatzen duen korridorea hain zuzen, badu aseguratzeko kablea bai, baina erantsitako arazoa mendiaren garaietatik erortzen diren arroketan datza, tenperatura aldaketen poderioz zatikatu eta zehazki korridore honetatik bideratuta ...

Irakurri gehiago [+]