Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Sariak eta errekonozimenduak.

Ostadar Mendi Taldearen lehen 25 urteotan, hainbat izan dira jasotako sari eta errekonozimenduak.

  • Euskal Ziberkulturaren Behatokia. 2000ko urriaren 9an Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegiko Areto Nagusian, Ostadar Mendi Taldeak bere webgunearen proiektua aurkeztu zuen... Behatokiak antolatutako ekitaldian.

    Informazio gehiago http://www.behatokia.net/ helbidean.

  • 2002 Felix Iñurrategi Saria. 2002ko abenduaren 20ean, Donostiako Kursaal Aretoan egindako ekitaldian, Ostadar Mendi Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak emandako Felix Iñurrategi Saria jaso zuen, kirola euskaraz sustatzeagatik egindako ahaleginengatik.

    Informazio gehiago http://www.otamotz.com/content/view/518/797/ helbidean.

  • Zumarragako Udalaren errekonozimendua. Zumarragako Kirol Zerbitzuak, 2007ko abenduaren 22an udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian, Ostadar Mendi Taldea eta herriko hainbat kirolari saritu zituen. Ostadar Mendi Taldearen kasuan, 25. segidan lanean mendizaletasunaren alde aritu izana saritu zen. Halaber, 2008ko ekainaren 27an, Urola Kirol Elkarteko Eskubaloi Sailak eta Ostadar Mendi Taldeak elkarrekin Zumarragako Jaien hasiera eman zuen pregoia irakurri zuten.

    Informazio gehiago http://www.diariovasco.com/20071223/alto-urola/servicio-municipal-deportes-homenajeo-20071223.html helbidean.