|
URRETXU-ZUMARRAGA, OARGUI-GOHIERRI, jarduerarik gabeko bi mendi talde, iraganeko lozorroan sarturik; Kirol Elkarteen legeria aldatu denez, OARGUI elkartearen "IZASPI" mendi-saila estatuturik gabe geratu da, eta "GOIHERRI" Elkartearen mendi-saila aspaldidanik lokartuta dagoela ematen du.
Bi mendi-taldeon arteko harremanak hondatuta daude; lagun artean mendira irteteko gogo eta ilusioa galdurik daude; ez bata ezta beste taldea ere, ez da aldian-aldian mendi-txangoak prestatzeko gai eta era honetan zaletasuna, pixkanaka galtzen eta ahultzen ari da.
Egoera beltza da, ez bagara mugitzen, datorren urtean Legazpiko "IZADI ZALEAK" elkartean egin beharko ditugu federatu txartelak. Harrez geroztik hogeita bost urte pasatu dira eta hau guztia nola sortu izan zen gogoratzea oso zaila da; seguruenik, uda hartan Pirinioetan egindako bibaketan izandako solasaldi luzeetan izan zen; agian "Ra" izan zen ideia bota izan zuena, edo akaso "Bol" izan zen? Jesus Mari bestela?, ez dut gogoratzen; baina zalantzarik ez zen izan ez; praktikan jartzen saiatu behar genuen ideia zen.
Urte hartan, Euskal Mendi Federakundeko egoitza Legazpin zegoen eta Batis Maiz zen bere presidentea; berak lagundu zigun jarraitu beharreko bidea erakutsiz; lehendabiziko estatutuak Izadi Zaleak Mendi Elkartearen estatutuen kopia izan ziren; pixka bat geroago bi herriotako mendizaleak bilera batera gonbidatu genituen: gure proiektua azaldu eta beren laguntza jaso genuen.
Izandako aurrerapenak kontuan harturik, bi herriotako Kultur zinegotziengana jo genuen elkartea kokatuko genuen egoitza eskatzearren; Zumarraga Udala presaka ibili zen eta Iparragirre kaleko egoitza zabala utzi zigun.
Sorrera Batzarra deitzea baino ez zen falta, Estatutuak onartu eta elkartea zuzenduko lukeen Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea hautatu.
Azaroaren 27an "Sorrera Batzarra" egin genuen, Estatutuak onartu eta ondoren azaltzen dugun lehen ...