Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Jon Arana Urkiola
Torca del Carlistara jaitsi eta gero
Torca del Carlistara jaitsi eta gero
—© Jabier Les—
Egin klik handiago ikusteko
(49,283 byte)

Zumaian bizi den Jon Arana Urkiola zumarragarra (Zumarraga, 1927/04/16 - Zumaia 2009/10/29) mendizaletasun eta espeleologia munduan aitzindarietako bat har dezakegu, bera izan zen 1958an, Karrantzako Torca del Carlista zulo ezaguna jaisten lehena.

Mendizaletasunari dagokionez, gaztea zenetik Zumarragako mendietan hasi zuen bere ibilbidea. Geroago etorriko ziren mendi garaiago eta zailagoetara egindako txangoak, eta orain dela mende erdiko baliabide teknikoekin Pirinioetan esaterako Hiru Erregeen Mahaira, Anetora…, Europako Mendietara eta baita Alpeetako erraldoira, Mont Blanc-era, igotzea erdietsi zuen.

Espeleologiari dagokionez, txikitatik ere datorkio toki itxi edo iritsi ezinetara heltzeko gogoa, jakinminak eraman baitzuen Jon txikia beti leku ezezagunetan kuriositatez sartzera. 1956an Arantzazun espeleologia topaketak izan ziren, eta han Aranzadiko espeleologoekin jarri zen harremanetan; geroago, 1959. urtean, herriko hainbat kiderekin batera bere izena zeraman espeleologia talde propioa ('Grupo de Espeleologia Arana' izenekoa) sortu zuen zumarragarrak. Baina Jon Arana ezaguna bihurtu bazen, 1958an Torca del Carlista leizera —munduan ezagutzen den lurpeko hirugarren leize handienera— lehen gizasemea izateagatik datorkio. Karrantza aldean kokatutako leize honen kondairak dioenez, karlisten kapitain bat bertatik pasatzen zen soldaduen soldatarekin eta behin handik behera amildu zen zeraman diruarekin. Horregatik etortzen zaio mendiari haren izena.

2008an 1958an leize berean bizitako esperientzia berriz bizitzeko —eta bide batez urteurrena ospatzeko— aukera izan du, mendizaletasunean eta espeleologian hazi eta hezi dituen bere semeekin batera. Haiekin eta beste lagun batzuekin batera jaitsi baitzen joan den 2008ko ekainaren 28an Torca del Carlista leizera 50 urte lehenago (1958ko apirilaren 4an) zapaldu zuen leizearen hondoa berriz bisitatzera. Bertara Zumarragako Antioko Ama birjinaren figuratxo bat eraman zuen Zumarragako herritarren izenean. Materialak eta ...

Irakurri gehiago [+]