Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Anjel Etxeberria -Antxon-

Anjel Etxeberria Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1945eko urriaren 1ean. Bere lehendabiziko mendizaletasun urratsak zuen perretxiko-bilketa jardunetik etorri zitzaizkion, mikologia zalea baitzen gure laguna. Beti OARGUI-Izaspi (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) taldeko partaide eraginkorra izanik, herriko ekitaldi eta jardunaldi kultural anitzetan hartu izan zuen parte —izan ere, garai haietan oro har, mendizale giroan murgilduta zebiltzan lagunak ziren bestelako —menditik at— ekitaldi askotan parte hartu zuten lagunak.

1980ko abuztuaren 11n, Antxon —horixe baitzuen ezizena— herriko beste lagun batekin Lleidako Pirinioko Ipar Besiberri tontorrera igo zen. Eta jaitsieran jasandako istripuaren ondorioz heriotza jaso. Hilotza Barruera herrira jaitsi zuten, eta bertatik Zumarragako bidea hartu.

Urte bereko abenduaren 23an, Anjel Etxeberria "Antxon"-ek OARGUI-Izaspi mendi-taldeko lagunen partetik omenaldia jaso zuen. Eta 1981eko maiatzaren 24an, Finalistaren Egunarekin bat egiten den festa-egun berean, Izazpi mendiko gurutze txikiaren ondoan bere omenez monolito bat jarri zitzaion.

Eta nabarmen genezakeen bere ezaugarrien artean, berak lagundu eta antolatu zituen horrenbeste haur-txango dira: herriko haurrak mendira eraman zituen, mendiaren sustapenerako hain garrantzitsua den mendi-eskola hori sortuz.

Eta horrexegatik da, 1988. urtean "I. Anjel Etxeberriaren omenezko Haur Ibilaldi Neurtua" delakoaren antolatze arrazoia: eta honen ondoren etorri dira beste 11 edizio gehiago. Aurten XII. edizioa osatuko dugu. Haur-taldeak azaroaren 21eko 8:45etan irtengo direlarik, Goiko-Txabolatik eta Argixao edo Zumarragamendi gainetik pasa ondoren, Gabiria herri-gunera iritsiko dira, non bertan hain gustuko duten hamaiketakoa hartuko duten. Itzulera Korta baserritik barrena pasaz, Zumarragako enparantzara berriz itzuliko dira. Bidean bi kontrol-gune izango dira eta taldearen segurtasuna Gurutze Gorriak zein Babes Zibilak zainduko dute.