Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Iņaki Beitia Larraņaga
Iņaki Beitia Pirinioetan
Iņaki Beitia Pirinioetan
—© Zuzendaritza—
Egin klik handiago ikusteko
(35,336 byte)

Iņaki Beitia 1961ean sortu zen Aizpurutxon. Gaztetatik izan zuen lotura Urretxu Zumarragarekin, hemen egin zituen nerabezaro garaiko lehenengo lagunak, bere koadrila, nahiz eta joaten zen lekura joaten zela lagunak edonon egin. Irakasle-ikasketak burutu zituen eta irakasle, maisu, zen Urretxu-Zumarragako Ikastolan. Kirola atsegin zuenez, ikastolako makina bat ikasleri kirol guztiekiko maitasuna transmititu zien Eskola Kiroleko arduradun zela. Kirolekiko zaletasun hori mendian islatzen zen bereiziki. Mendizale porrokatua, erraza da edozein mendi zeharkaldi, eskiatzen edo mendi bizikletan irudikatzea, eta horregatik Ostadar Mendi Taldeko bazkide sortzailetako bat izan zen.

Euskara eta euskal kulturaren alde lan asko eta ugari egindakoa zen: Korrika, Kilometroak, Herri Urrats, Urretxuko Euskal Jai eguna, Bertso-eskola... Iņakik erein zituen hazietako batzuk dira eta oraindik kimuak ematen dituzte.

Euskal Herria maite zuen, abertzale eta euskalduna zen, honen libertatean sinesten zuen. Konpromiso horrek bultzatuta, 1995ko Udal Hauteskundetan Herri Batasuneko zerrendetan aurkeztu eta zinegotzi bezala hautatua izan zen. Euskara Batzordeko arduraduna zen utzi gintuenean.

Aipagarria da bere jatortasun, apaltasun eta alaitasuna. Bere printzipioak, ideiak, iritziak tinko defenditzen eta eusten bazituen ere, beti saiatzen zen arazoa besteen ikuspuntutik aztertzen eta errespetuz jokatzen zuen. Hitzeko pertsona zen, edozein arazo edo egin beharretarako behar bazenuen prest agertzen zen laguntzarako. Lan egiterako garaian, lan isila eta iraunkorra zuen gustuko, bera izaten zen lehena lanean jartzen eta beste guztientzat adibide. Parranda zalea ere bazen eta asko izango gara bere konpainia ederrean, Santa Anastasia Jaietan, inauterietan, mendi irteera batetan... afari eta afalondoren bat, gaupasaren bat gogoratzen ez dugunok.

1996ko uztailean, horrenbeste atsegin zuen Oleta mendian bizikletan zebilela zendu zen, estimatzen genuen guztiongan benetako hutsunea ...

Irakurri gehiago [+]