2021eko urriaren 2an, Irimo mendiaren magalean, 2020/2021eko neguan zendutako Juan Carlos Romero Garabietari omenaldi bero eta xumea eskaini zioten bere senitarteko eta lagunek. Bere errautsak hainbeste maite zuen Irimo mendiaren magalean bota ziren eta ondoren idatzia diren bertsoak kantatu zizkioten:
IRIMO ALDEAN
1.- Gau ilunean hor ilargia
egunsentin eguzkia
Lur zabalean Irimo_aldean
kanta dezagun bizia.
Juan Carlos Romero Garabieta
Benetan pertsona maitia
Amaitu zaio bizi aldia
On zaigu gogoratzia
Aita Dario ama Maria
Urdiain Zumarragan hazia
2.- Katatrofe bat irudi luke
Tokatu zaion bidea
Gaixotasunak, eskizofrenia
Sufritu zuen kaltea
Baina sakonki begiratuta
Bazuen abilidadea
Edozein tirania ukatu
Haur inontzenzia gordea
'Bonitiko muik' esanez eta
Istilu bihurtu pakea.
3.- Irimo, Otaņo eta Aizkorri
Lakartxela eta besteak
Geografia maixua zen da
Mendi izenak ikasiak.
Ta bizikletan martxa luzeak
Bazituen bada eginak.
Gorputza landu ba zuen baina
Gora egin zion pisuak
Holako zama astuna izanda
Moteldu ziren pausuak.
4.- Lurra maitatuz, bizi sufrituz
Matemina desioa
Bere bizitan benetan latza
Zedukan desafioa
Hori guztia plasmatu zuen
Landu egin zuen margoa
Aurpegiak eta paisaiak
Barruko hutsa zuloa
Lagunen lagun izandu baitzen
Hor zuen paradisoa.