Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Vignemale - 1987ko iraila.
Vignemaleko gailurrean
Vignemaleko gailurrean
—© Luis Albisua—
Egin klik handiago ikusteko
(173,020 byte)

Txango hartan Pont d'Espagne-tik abiatu ginen, egun sargori batean Frantziako parke nazional honek eskaintzen dituen paisaia ezin ederragoez disfrutatuz. Ogitartekoa jateko garaian Oulettes aterpearen ondoan geunden, Vignemaleko mazizoaren pareta erraldoiak erakusten dituen Gaubeko zirko ikusgarriaren aurrean. Otordu garaia zen, mendian beste toki gutxitan eskertzen den momentua, horretan zalantzarik ez. Taldean igo ziren gehienak bertan geratu ziren, arrats eder harekin gozatuz, aterpean lo egin eta biharamunean bertatik Petit Vignemale tontorrera igotzeko asmoz.

Gainontzekook (hamaikako lagun taldea osatzen genuelakoan nago), ordu pare bat gorago kokaturik dagoen Baysselance aterperaino jarraitu genuen, Grand Vignemale tontor nagusirako igoera eramangarriago egiten duen babeslekuraino hain zuzen. Zerbait afaldu eta solasaldi labur baten ostean, lotara joan ginen; biharamunean, Pirinioetan gehien bisitatzen den tontorretako batera igotzeko saiakera etorriko zen. Goizean, jaitsiera txiki batek Gavarnietik datorren bidearekin bat egiten duen bidegurutzera eraman gintuen, Ossauko glaziar ezagunerako sarbidea erakutsiz. Igoera motela baina ezin ederragoa izan zen eta azkenik gainerako bidea erakusten duen azken pareta pikoraino iritsi ginen. Hementxe hasi zen nire abentura txikia. Igo behar genuen arroka irristakor zegoen, izotza zein elur gogorrez estalia hain zuzen. Beste batzuentzat erraza zena, niri nahikoa zail egiten ari zitzaidan, baina bertan nengoela-eta, Bereziartu, Elorza eta beste batzuen laguntzarekin, gorantz egin nuen. Gainean nengoela, handik osorik jaistea baino ez nuen gogoan, eta bizkarreko zakuan neraman argazki kamara ateratzeko indarrik ere ez nuen izan. Azkenik, ezin gehiago isilik iraun eta Iñaki Beitiari buruan nerabilena ozen komentatu nion.

  • -Iñaki, ni ez nauk hemendik [bizirik] aterako.

Ez dakit bera urduri ote zegoen, baina Iñakik emandako erantzuna zorrotza, eta batez ere, erabatekoa izan zen;

  • -Ez haiz aterako, emango diadan kolpearekin glaziarreraino iritsiko haiz-eta.

Gezurra badirudi ere, bere erantzunak dezente lasaitu ninduen. Jose Mari, Josetxo eta eskaladan aritutako beste aditu batzuk sokak, aseguruak eta horietako tramankuluak muntatu zituzten eta, hauen ondorioz jaitsiera uste baino mila aldiz errazago egin zitzaidan. Jaitsierako izualdia iraganeko kontua zenean, behean lainoak harrapatu gintuen, eta Josetxo Elorza buru genuela, orientatzeko sena handia erakutsi zuena, glaziarretik soka batez loturik jaitsi behar izan genuen. Ez genuen gure sudurra baino haratago ikusten eta jaitsiera luzea egin zitzaigun, baina azkenik dena ondo amaitu zen. Aterpera iristeko aldapa oso gogorra egin zitzaidan, baina hura gutxienekoa zen. Egun hartan zenbait mendiri ezetz esan behar zaiela, eta magaletik ikusi behar direla ikasi nuen.

JOSU PEREZ
-2007ko iraila-


[-] Itxi