KONFIANTZAOstadarreko mendizaleok, ez gara koadrila tipiko esketxean kokatzen.
Mendizaletasunak garamatza mendira.
Ibilbidean, ez gara ardi tropela bageunde ibiltzen, taldetxo nahasiak eta aldakorrak sortzen dira mazela naiz arkaitzen arteko ibilbidetan.
Tropel aldakor horietan denetik hitz egiten da, alaitsu batzuetan, serio gutxienetan.
Askotan, ezezagunak gara baina konfiantza handiz irekitzen dugu bihotza... Izadiaren dohaina.—Jose Luis ZALDUA—
Pirinioetara antolatu genuen txango bat izan zen, Balaitous mendira (3.151 m), hain zuzen, eta egun hartan genuen helburua tontorrera Latourreko Horzkadatik igotzea zen.
Larunbata, 1995eko irailaren 10a. Respomusoko (Piedrafita) aterpetik goitzeko (goizeko) 7etan abiatu ginen. 25 lagunez osatutako taldea ginen eta eguraldi oneko goiz freskoak Balaitous mendiaren hego isurialdeko Latourreko Horzkadaren bila igo gintezen gonbidatzen zuen.
Glaziarrera hurbiltzen ari ginen heinean, taldeko bi lagunek aurreratu gintuzten: beren helburua horzkadan soka finkoa jartzea zen, honexek bertatik igotzean segurtasuna emango zigun. Alde batetik, soka jartzearena begi onez ikusten nuen, baina bestalde, arrisku punturen bat egon zitekeen susmoa ere banuen, izan ere, egia esan, osatzen genuen mendizale-taldea handia zen. Eta halaxe gertatu zen, zenbait mendizale sokari heltzean, honek horzkadan izan zuen etengabeko mugimenduak horzkadaren goialdetik harri ugariren erortzea ekarri zuenean -haietako batzuk aski handiak gainera- izan ere orduan, zoritxarrez, harrietako batek izterrean jo ninduen; kolpe bortitzak bertan seko eserita utzi ninduen; egia esan, zorte handia izan nuen buruan ez zidalako kolperik eman. Jaiki nintzen eta izterra erabat handituta nuela sentitu nuen, eta ondoren burura kezka bakarra etorri zitzaidan - eta, nola jaitsiko naiz orain bada?
Oinez hasi nintzen eta pixkanaka, urratsez urrats jaisterik banuela ikusi nuen; bi makilaren laguntza eta min handiarekin, azkenik, aterperaino iritsi nintzen. Aterpean bertan, izterra lotu zidaten. Baina, oraindik toki seguru batera iritsi gabea nintzen: Respomusotik Sallent de Gállego herrian estazionaturik zegoen autobuseraino iritsi behar nuen-eta. Minak eraginda sufrikario hutsa bihurtu zen lau ordu baino gehiagoko jaitsiera luze eta gogorra izan zen. Jada autobusean nengoenean, minaren kontrako lasaigarri batzuk hartu nituen, eta ...