Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



AMAIURREKO GIZON ZAHAR BAT

"... Herriko taberna? Estankoa zen, baina bertako andrea jubilatu eta dena itxi zuen. Orain hona etortzen gara, errepideko tabernara ..."

"Kalifornian lanean aritu nintzen, orain dela hogeita hamar urte itzuli nintzen eta orain ia itsu nago. Etxean igaro ditut hiru urte izan ezer ikusi gabe ..."

"... Asko bidaiatu nuen; Torrelavegan, negozioak egin nituen ..."

"... Zu ororen hasieran zaude, mendi anitz geratzen zaizkizu korritzeko ..."

—Luismi González (1997ko urriak 23)—


"... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ..."

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Izan ere, ez gaude bakarrik... (I)

Zenbat aldiz irten gara etxetik, bakarrik, mundutik baztertu nahian eta Naturarekin zuzeneko kontaktuan izateko nolabaiteko bakardadearen bila, eta ibiltzeko aurreikusita genituen zidor beretatik paseatzen (baita lanean ere) mota askotako jende ugari ikusi dugun… Izan ere, mendia gero eta ingurune humanizatuago bihurtzen ari da -azkeneko 25 urteotan zehar egiaztatu ahal izan dugu- eta mendiak berak, bere baitan ihes eginez tokia bilatzen dugunok gero eta gehiago garela egiaztatzen du.

Mendian ibiliz, jende asko ezagutu dugu, eta horietariko batzuk egoera xelebre eta bitxiak eskaini dizkigute. Ondoren idatzitako testuan deskribatzen ditugu…

1987an, Antzuola, Bergara, Osintxu eta Eibarreko mendizaleekin batera, Ostadar mendi taldeko zenbait kidek parte hartu genuen nagusiki Antzuolako Arrola Mendi Taldeak antolatutako zeharkaldi batean (zehatz-mehatz mugan geunden Uren Banalerroa jarraituz), dokumentu inspekzioa egitearren Guardia Zibilaren helikoptero bat gure aurrean lurreratu zen lagun batzuei identifikazioa eskatuz -beste momentu bat aukera zezaketen; dena dela, gaitz erdi! denok hiritar zintzo gisa NAN txartela gurekin generaman.

Beste batean, 1995ean hain zuzen, Leireko monasteriotik Coronas mendatera (Burgi) bitarteko lur-eremuetan genbiltzanean, basurde uxaldi bat zeharkatu genuen. Lursaila zeharkatzen ari ginen bitartean, ehiztariek isil-isilik ibil gintezen eskatu ziguten - ai ene! mendian lagunartean gaudela hitz egitea gustatzen zaigunarekin- marmario bat bera ere esan gabe jarraitzeko keinuak egin zizkiguten… ez zen sentsazio atsegina izan… eta nik ezin nion etorkizunak basurde gizagaixoari ekarriko ziokeenari buruz kezkatzeari utzi.

Eta beste batean, Lekunberritik Belateko mendatera bitarteko izen bereko basoan zehar ibilaldia antolatu genuen, eta bertan onddo-barrutiko jabe batzuekin topo egin -barrutiok oso ondo markaturik izaten dira, ezin hobeto itxita eta hesituta; jabeek ez zuten gure gainetik begirada kendu ...

Irakurri gehiago [+]