Helduen saileko edizioak —Ebazpena—
- 2012. Mendi eta Naturako argazkien VII. OSTADAR lehiaketa
- 2011. Mendi eta Naturako argazkien VI. OSTADAR lehiaketa
- 2010. Mendiko argazkien I. OSTADAR Rallya
- 2009. Mendi eta Naturako argazkien V. OSTADAR lehiaketa
- 2008. Mendi eta Naturako argazkien IV. OSTADAR lehiaketa
- 2007. Mendiko Diapositiben III. OSTADAR Lehiaketa
- 2005. Mendiko Diapositiben II. OSTADAR Lehiaketa
- 2004. Mendiko Diapositiben I. OSTADAR Lehiaketa
Haurren saileko edizioak —Ebazpena—
- 2013. Haurrentzako Mendiko argazkien IV. OSTADAR Rallya (berria)
- 2012. Haurrentzako Mendiko argazkien III. OSTADAR Rallya
- 2011. Haurrentzako Mendiko argazkien II. OSTADAR Rallya
- 2010. Haurrentzako Mendiko argazkien I. OSTADAR Rallya
Babesleak
Lagun lehiaketak
PARTE HARTZEA: Parte hartzea askea, adinaren mugarik ez dagoela, edozein lagunek parte hartu dezakete.
GAIA: Gizakiaren jarduera mendian. Senderismoa, goi-mendia, eskalada, eskia, espeleologia edo mendian motorrik gabe praktikatzen den edozein kirol jardueraren argazkiak bilatzen ditugu.
LANAK: Parte-hartzaile bakoitzeko gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dira, JPEG edo JPG formatuan aurkeztuak, Adobe RGB (1998) kolore profila izango dutelarik. Irudiek formatu etzanean (horizontalean) 1024 pixeleko luzera izan beharko dute alderik luzeenean, formatu bertikaleko argazkietan alderik luzeenak 768 pixeleko luzera izango duen artean: argazki guztiek gehienezko 100 ppp-ko bereizmena izan beharko dute. Oinarrizko zuzenketa digitaletatik (zuri-balantzea, esposizioa, kontrastea, distira, saturazioa, mailak, irudiaren moztea, fokatzea, zikinaren garbiketa, ...) kanpoko zuzenketak izan dituzten argazkiak zigortuak izango dira.
JASOTZEKO EPEA: 2012ko uztailaren 1eko 8:00etatik irailaren 30eko gaueko 24:00 orduak arte.
AURKEZPENA: Irudiak eta datu-pertsonalak http://www.ostadar.org webgunean jarritako datu-orri baten bitartez bidali izango zaizkio Antolakuntzari.
EPAI-MAHAIA: Argazkigintzan ezagun eta aditu diren 3 pertsonek osatuko dute. Euren ebazpena apelaezina izango da eta behar izanez gero, gerta litekeen edozein gertakariren aurrean erabakiko dute.
EBAZPENA: Epaimahaiaren ebazpena Zumarragako (Gipuzkoa) Zelai Arizti zinema-aretoan azaroaren 23an ezagutaraziko da, Ostadar Mendi Taldeak antolatuko duen XXIX. Mendi Astean, hain zuzen lehiaketan aurkeztu diren lanen proiekzioa burutu ondoren.
SARIAK: 1000 euro banatuko dira guztira, banaketa ondorengo sarietan egingo delarik:
- 1. Saria (Xabier Ormazabal Saria) ............. 500 euro
- 2. Saria ...................................................... 300 euro
- 3. Saria ...................................................... 200 euro
Goian aipatutako sariez gain, eta lehiaketan aurkezten diren lanen mailaren arabera, Antolakuntzak epai-mahaiari accesit bat edo beste saritzeko erabakia emateko aukera gordetzen du.
ERAKUSKETA: Saritutako lanak eta lehiaketan aurkeztutako lanen aukeraketa bat Ostadar Mendi Taldearen webgunean http://www.ostadar.org erakutsiko dira.
OHARRAK: Antolakuntzak aurkeztutako lanen kopiak egin ahal izango ditu, diru asmo xederik gabe lehiaketa ezagutaraztearren, argazkien egileen izenak beti jakinaraziko direlarik. Aurkeztutako lanen gainean beste hirugarrengoren eskubideak ez daudenik guztiz erantzule izango dira parte-hartzaileak, baita aurkeztutako lanen gainean erreklamaziorik egiten bada ere. Antolakuntzak epaimahaikideen gainean uzten du aurkeztutako lanek izan lezaketen edozein manipulazio digitaleko azterketaren ondorengo balorazioa. Antolakuntzak aurkeztutako lanak ahal duen arreta handienez zainduko ditu, baina aldi berean ez du bere gain hartuko lanak galdu edo hondatzen badira sortutako erantzukizunik. Lehiaketa honetan parte hartzeak goian aipatutako oinarri guztiak onartzen direla ondorioztatzen du.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean DBLO) betez, jakinarazten dizugu OSTADAR Mendi Taldeari ematen dizkiozun izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuak izango direla eta OSTADAR Mendi Taldearen titularitateko fitxategi batean, behar bezala erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Jasotako datu pertsonalak parte-hartzaileen identitatea kudeatzeko soilik erabiliko dira. Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, DBLO-ren arabera, helbide honetara e-mail bat igorrita: [ostadar@ostadar.org].