Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 28 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera





Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urriaren 13an Izkiko Parke Naturaleko Biraren 1. etapa.

Datorren igandean, urriaren 13an, Ostadar Mendi Taldeak Izkiko Parke Naturaleko Biraren 1. etapari ekingo dio. Arabako harribitxietako bat den Izki Parke Naturala oinarri harturik, Markiz (Markinez) herritik abiatuko gara 1. etapa honetan, bidean BELABIA (965 m.), SAN JUSTI (1027 m.) eta SAN KRISTOBAL (1056 m.) gainak bisitatuz. Amaiera, Apinaiz (Apellaniz) herrian egingo dugu. Ondo markaturiko ibilbidea da, zailtasun teknikorik eskaintzen ez dituena.

Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean kokaturik dagoen Izki aldea oso-osorik sartzen da Arabako Mendialdea izeneko Eskualdean, non nekazaritza den jarduera ia bakarra eta populazio-dentsitatea oso urria den. Izki aldean izen bereko ibaiak eta ibaiadar ugariek moldaturiko erliebe gorabeheratsu, leuna, da nagusi; ibaiak eremu hareatsuak zeharkatzen ditu ibilbide osoan, Ega ibaian bukatu arte. Basoetan, ameztia, artadiak, pagadi-mota ezberdinak, Quercus robur-eko hariztiak, hagin-basoak eta ezkameztiak, bestelako animalia- eta landare-espezie ugariri tokia emanez.

Irteera ordua goizeko 7:30etan izango da (igande goizean), Zumarragako Elizkale kalean, Correos ondoan eta parrokia aurrean kokatzen den autobus geltokitik abiatuta.

Izena emateko Ostadar Mendi Taldearen egoitzan (Zumarragako Kultur Etxean) eman daiteke izena astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara, 943723385 (erantzungailuan mezua utziz) edo ostadar@ostadar.org email helbidean mezu bat utziz.

Informazio gehiago (ibilbidea, mapa eta argazkiak) gure webgunean eskuragai: http://www.ostadar.org


El 13 de octubre, la 1. etapa de la Vuelta del Parque Natural de Izki (Araba).

Ostadar Mendi Taldea ha organizado para este próximo domingo día 13 de octubre una excursión que completará la 1. etapa de la Vuelta al Parque Natural de Izki. Tomando como base la joya alavesa del Parque Natural de Izki, en esta ocasión realizaremos la travesía entre las localidades de Markiz (Markinez) y Apinaiz (Apellaniz), visitando las cumbres de BELABIA (965 m.), SAN JUSTI (1027 m.) y SAN KRISTOBAL (1056 m.). Un recorrido bien marcado y sin dificultades técnicas.

El área de Izki, ubicada en el extremo Sureste del Territorio Histórico de Álava, está comprendida íntegramente dentro de la Comarca de la Montaña Alavesa, tradicionalmente agrícola de baja densidad de población. El área de Izki se caracteriza por sus relieves suaves y ondulados conformados por el cauce del río del mismo nombre y sus numerosos afluentes, el cual discurre por terreno arenoso hasta su desembocadura en el Ega. Entre los bosques se pueden citar el marojal, diversas clases de hayedos, encinares, robledales de Quercus robur, tejedas o aginales y quejigales, dando espacio a otras numerosas especies de animales y plantas.

La hora de salida será el domingo a las 7:30 horas, desde la parada de autobús en la Calle Elizkale, al lado de Correos y frente a la Parroquia de Zumarraga.

Para apuntarse e informarse acudir a la sede del club (Zumarragako Kultur Etxea) los martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas, o llamar al teléfono 943723385 (contestador) o por email: ostadar@ostadar.org.

Más información (descripción, mapas y fotos) ya en la web: http://www.ostadar.org

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/10/06 - 15:24) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Mikel Oskoz
Mikel Oskoz
—© Goierriko Hitza—

Mikel Oskoz mendizale legazpiarrari omenaldia egingo diote datorren larunbatean sendikoek eta lagunek. Omenaldiari 12:00etan emango diote hasiera, Otañura bidean, barkua zegoen lekuan. Jesus Mari Perez Oskozen lagunak aitortu duenez, «sorpresaz» harrapatu ditu mendizale legazpiarraren heriotzak.

Pasa den irailaren 3an, hilaren amaieran egingo den Aizkorrin Barrena mendi martxarako bideak garbitzen ari zela iktus bat izan ondotik zen du zen Oskoz. Brinkolako Armuño gainaren inguruetan zegoen ondoezik sentitzen hasi zenean. Perezek azaldu duenez, ospitalera eraman zuten handik, baina «hurrengo egunean hil zen» laguna.

http://goierri.hitza.info/2013/09/10/mikel-oskoz-mendizale-legazpiarrari-omenaldia-egingo-diote-larunbatean/

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/09/11 - 10:28) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ossau Haranean
Ossau Haranean
—© Mariano—

Irteera / Hora de salida: goizeko 5:00etan





Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

OSTADAR MENDI TALDEAk irailaren 7 eta 8ko astebururako Pirinio frantziarrean kokatzen den asteburuko OSSAU HARANean irteera eder bat prestatu du.

Bi dira prestatutako txangoak. Ez batak ezta besteak ere ez du inolako zailtasun teknikorik, eta tarterik gehienetan zidor txukunetatik doaz. Bakoitzak 7-8 orduko denbora behar du betetzeko eta 1.400 metroko metatutako desnibela dute.

Lehen egunean AYGUEBERE-ko baso ederretik barrena ibiliko gara eta ordu pare bat erabiliz ER AINTZIRAra iritsiko gara. Gorago, ER eta AULE tontorretako hegaletatik ibiliz azken honen tontorrera igoko gara (2.392 m), bertatik ikus daiteke ederki bere handitasunean Ossau haran ikusgarria. Beste aldean kokatzen den BIOUS-OMETTE isurialdetik jaitsiko gara (AULE HARANA), BIOUS-ARTIGUES AINTZIRA turistikotik oso hurbil hain zuzen.

Marianok egindako igoeraren zatiaren informazioa hemen:

Laruns (Laruntze) herriko erdialdean kokatzen den L'EMBARADERE ATERPEan egingo dugu lo http://www.gite-embaradere.com/index.php.

Bigarren egunean MONTAGNON D'ISEYE gainera igoko gara, 2.173 metro garaiko tontorrera. MIEGEBAT zentral ondoko errepidetik aterako gara, BITET-EKO PRESA eta ZINTZURrera daraman pistatik igotzearren, ostera, larre ingurutik ibiliz Montagnon-en azpian kokatzen den aintzira-zonalde ederrera iritsiko gara. Lehendabizi MARDAS (2.188 m) gainera igoko gara, ondoren MONTAGNON D'ISEYE-ra. BESSE-ko LEPOtik, LESSE-ko BASO eta LEPOra jaitsiko gara, eta hortik GOUST-eko HERRIXKAra jaitsiko gara (kondaira baten arabera, munduko errepublikarik txikiena da), azkenik iturburu termalak dituen EAUX CHAUDES herrira iritsiz.

Hemen Mendiak-eko Jefoce lagunaren erreportaia ikus dezakezu, deskribatzen duen tokitik jaitsiko gara: http://www.mendiak.net/foro/viewtopic.php?f=45&t=27398

Eta Marianoren beste argazki ikusgarriak hemen, beste haran batetik igo eta jaisten bada ere: http://www.topopyrenees.com/randonnee-lac-du-montagnon-2003m-pic-mardas-2188m-pic-montagnon-diseye-2173m/

ABUZTUAN OSTADAR MENDI TALDEAREN EGOITZA ITXITA dagoenez, SOILIK ONARTUKO DIRA prentsan eta Ostadar webgunean argitaratu ondoren egingo diren izen-emateak, ondorengo edozein telefonoetako bati deia eginez:

  • 659 48 68 78 (Luis)
  • 620 922 246 (Javier)

Gogora dezagun TOKIAK MUGATUAK direla, eta izen ematea ohi baino apur bat lehenago itxiko dela, aterpe-zaindariarekin lo-lekuak adostearren.

Datozen egunetan, informazio gehiago osatuko dugu gure webgunean (ostadar.org).

Irteera goizeko 5:00etan, Zumarragako Parrokiatik irailaren 7an, larunbatean (Elizkale kaletik).


OSTADAR MENDI TALDEA AL PIRINEO FRANCES, VALLE D'OSSAU

OSTADAR MENDI TALDEA ha organizado para el fin de semana 7 y 8 de septiembre una salida al VALLE D'OSSAU, en el pirineo francés.

Son dos las excursiones preparadas. Ninguna de ellas tiene dificultades técnicas, y transcurren en su mayor parte por buenos senderos. Cada una de ellas tiene una duración de 7-8 horas, y un desnivel aproximado de 1.400 metros.

El primer día recorreremos el bonito bosque de AYGUEBERE y en un par de horas accederemos al LAGO D'ER. Más arriba, por las faldas de los picos ER y AULE llegaremos a la cima de este último (2.392 metros), gran mirador de este espléndido valle d'Ossau. Descenderemos por la otra vertiente (VALLE DE AULE) a BIOUS-OMETTE, muy cerca del turístico LAGO DE BIOUS-ARTIGUES.

Reportaje de Mariano de parte de la ascensión:

Pernoctaremos en el céntrico ALBERGUE L'EMBARADERE de Laruntze (Laruns) http://www.gite-embaradere.com/index.php.

El segundo día ascenderemos al MONTAGNON D'ISEYE, de 2.173 metros de altitud. Partiremos desde la carretera cerca de la central de MIEGEBAT, para subir por la pista que nos lleva a la PRESA y la GARGANTA DE BITET; por zona de pastos llegaremos a la preciosa zona lacustre enclavada bajo el Montagnon, ascendiendo primero al MARDAS (2188 m) y luego al MONTAGNON D'ISEYE. Descenderemos por el COL DE BESSE hacia el COL y BOSQUE DE LESSE, desde donde bajaremos a la ALDEA DE GOUST (según la leyenda, la república más pequeña del mundo) y a la villa termal de EAUX-CHAUDES.

Aquí podéis ver un reportaje del amigo Jefoce de Mendiak que describe la parte por donde nosotros bajaremos: http://www.mendiak.net/foro/viewtopic.php?f=45&t=27398

Y otro con unas fotos magníficas de Mariano, aunque sube y baja por otro valle: http://www.topopyrenees.com/randonnee-lac-du-montagnon-2003m-pic-mardas-2188m-pic-montagnon-diseye-2173m/

Al estar la SEDE DE OSTADAR CERRADA EL MES DE AGOSTO, ÚNICAMENTE SE ACEPTARÁN las inscripciones que se hagan, a partir de la publicación en prensa y en la web de esta nota, llamando a los teléfonos que a continuación exponemos:

  • 659 48 68 78 (Luis)
  • 620 922 246 (Javier)

Recordamos que las PLAZAS SON LIMITADAS, y que la inscripción se cerrará unos días antes de lo habitual para concretar el acuerdo con el albergue.

En los próximos días completaremos más información en nuestra web (ostadar.org).

Salida el sábado 7 de septiembre, a las 5:00 de la mañana desde la Parroquia de Zumarraga (calle Elizkale).

...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2013/09/07, larunbata
Desde el lago de Er al Pic de Aule.
Ayguebere-ko basoa - PIC D'AULE (2.392 m) - Aule Harana.

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/08/08 - 00:17) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Werner Herzog errealizadorearen dokumentala, jatorrian 3D-n filmatutako eta 2010an Torontoko Jaialdian aurkeztutakoa. Humanitatearen altxor handienetako bat bezala kontuan hartutako Frantziako Chauvet-eko haitzuloan filmatu zen: arte-galeria naturala da 32 mila urteko 400 labar-pintura baino gehiago dituena. Dokumentala sakon, misteriotsu eta guztiz harrapatzen gaituena dugu.

Documental del realizador Werner Herzog, filmado originalmente en 3D y presentado en el Festival de Toronto 2010. Fue rodado en la cueva francesa de Chauvet, considerada como uno de los mayores tesoros de la humanidad: es una galería de arte natural con más de 400 pinturas rupestres de 32 mil años de antigüedad. Documental profunda, misterioso y completamente absorbente.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/06/24 - 10:19) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Datorren uztailaren 13 eta 14an Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi taldeak Huescako Pirinioetan egingo den bi eguneko ibilaldi ederra antolatu du, Zuriza eta Selva de Ozan ingurune ederren artean hain zuzen. Larunbatean Camille-ren zidorraren etapa bat jarraituz, Zurizatik irten eta PEÑA DEL CUELLO MARCÓN (2.064 m.) gaina bisitatuko dugu, Gabarditoko aterpean lo eginez. Igande goizean ordea, Garbarditotik atera eta AGÜERRI (2.449 m) mendira igoko gara, amaiera Selva de Ozan emango dugularik.

ADI!!! (plaza mugatuak) 40 lagunentzako erreserba egina dago (Ostadarreko bazkideek 20 plazetan lehentasuna izango dute baldin eta erreserba uztailaren 6an baino lehenago egiten duten). Prezioa (bazkideek 65 euro - ez bazkideek 70).

Irteera larunbatean, uztailaren 13ko goizeko 5:30etan izango da, Zumarragako Parrokiatik abiatuta hain zuzen. Izena eman nahi duten mendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen 943723385 telefonoan mezu bat utziz, elkartearen egoitzara -Zumarragako Kultur Etxean- astearte, ostegun edo ostiraletan iluntzeko 8:00etatik 9:00etara etorriz, baita gure webgunean (http://www.ostadar.org) aurkituko duten email helbidera (ostadar@ostadar.org) idatziz.

Laster gure webgunean (www.ostadar.org) ibilaldiari buruzko informazio guztia ikusgai izango da, hala nola, deskribapena, mapa, GPS fitxategiak eta argazkiak.

Ostadar Mendi Taldea


El próximo fin de semana del 13 y 14 de julio, OSTADAR Mendi Taldea de Urretxu-Zumarraga va a organizar una bonita e interesante excursión por el Pirineo de Huesca, entre Zuriza y Selva de Oza. El sábado recorreremos una etapa de la Senda de Camille, desde Zuriza partiremos hacia la cima de la PEÑA DEL CUELLO MARCÓN (2.064 m.), pernoctando en el refugio de Gabardito. El domingo, partiremos desde Gabardito hacia el AGÜERRI (2.449 m.), finalmente finalizando la jornada en Selva de Oza.

¡¡¡ATENCIÓN!!! (plazas limitadas), realizada la reserva para 40 personas (los socios de Ostadar tendrán preferencia a 20 plazas entre las mismas siempre y cuando realicen la reserva antes del 6 de julio). Precio (65 euros los socios y 70 los no socios).

Partiremos el sábado 13 de julio a las 5:30 de la mañana desde la Parroquia de Zumarraga. Todos los montañeros que quieran apuntarse o informarse pueden acudir a la sede del club (Zumarragako Kultur Etxea) los martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas, o llamar al teléfono 943723385 (contestador) o por email: ostadar@ostadar.org.

En breve colocaremos más información (descripción, mapas y fotos) en esta web: http://www.ostadar.org.

Ostadar Mendi Taldea

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/06/21 - 16:25) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 28 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera