Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 39 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


Lobos ibaiaren arroila
Lobos ibaiaren arroila
—© Ostadar Mendi Taldea—

OHARRA: Izena emateko azken eguna: EKAINAK 3

NOTA: Último día de inscripción: 3 DE JUNIO

En castellano... más abajo.

Soria ezagutzen...

  • Ekainak 11:
    • Zumarragatik irteera: goizeko 7:00etan. Zumarragako Parrokian.
    • Goizez: Cañón del Río Lobos. Puente de los Siete Ojos - Ermita de Bartolomé (Soria).
    • Arratsaldez: Bisita turistikoa: LA FUENTONA DE MURIEL eta CALATAÑAZOR.
    • Gauez: Afaria ABIONCILLO herrian. Afaldu, lo eta gosaria norberaren lo-zakua eramanez edo izarak 2 euroren truke. Mantak ere badaude.
  • Ekainak 12:
    • Goizez: LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA – URBIÓN (2.229 m) - CASTROVIEJO.
    • Duruelo de la Sierra herrira ostera eta itzultzean aukeran Siloseko Monasteriora.

Ostadar Mendi Taldearen txangoa Soriara



Cañón del río Lobos

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)



Pico Urbión

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Ostadar Mendi Taldeak Soriako gunerik ederrenetariko batzuk ezagutzeko gonbitea luzatzen dizue datorren ekainerako, zehatz-mehatz ekainaren 11 eta 12rako. Txangoa honetan datza, ekainaren 11n, goizeko 7etan Zumarragako parrokiatik autobusez aterako gara San Leonardo de Yagüe herritik hurbil dagoen LOBOS IBAIAREN ARROILArantz abiatzeko, eta espresuki ZAZPI BEGIEN (PUENTE DE LOS SIETE OJOS) ZUBItik hasteko, bertatik hasiko baitugu ibilaldia. Hemendik aurrera, paisaia ezin ederragoan eta sai arreen begiradapean, arroila ederra zeharkatuko dugu, bertatik igarotzean hainbat aldiz ibi batzuetatik erreka zeharkatuz oinak ere busti beharko ditugularik (txankleta batzuk ez dira soberan izango). Halaxe, osatuko ditugu arroilaren 12 kilometro lasai ezin ederragoak SAN BARTOLOMEren omenezko baseliza tenplariora iritsi arte, XII-XIII mendeen artean eraikia eta erromaniko edo protogotiko estiloan egina. Han aurreikusten dugu zerbait jatea ostera hurbil izango den autobusa hartzeko bertako parkeko aparkalekuan.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2011/05/18 - 17:02) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Datorren maiatzaren 8an, OSTADAR Mendi Taldeak ARALAR MENDIAn egin daitekeen ibilbide ederrenetarikorik antolatu du, Aralarreko Malloetan hain zuzen.

Eguraldiaren menpe izango bagara ere, Malloetako ekialdean dagoen Ttutturre gaina mendebaldean dagoen Balerdi mendi enblematikoarekin lotuko dugu. Argañetako zonalde karstikotik ere igaroko gara, inguruan gorde den txabola gangadunetako bat (arkuek izena dutena) ikusiko dugu; baita ere Aralarreko mendirik garaienera iritsiko gara, Intzako Dorrea edo Irumugarrieta izenekoa, eskaintzen dituen bista ezin hobeetaz gozatzeko... guztira 12 punta eskura izango ditugunak, pixka bat entrenaturik dagoen mendizalearentzako eginak hain zuzen.

Izen-emateak, beti bezala OSTADAR Mendi Taldearen egoitzan egin daitezke (astearte - ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara), baita posta elektronikoz edo 943723385 telefonoan mezua utziz.

Irteera goizeko 7:00etan izango da.

Gure webgune honetan (www.ostadar.org) osatu dugun informazio guztia duzu, hala nola deskribapena, mapa, GPS datuak eta argazkiak.


Ostadar MT invita a una excursión por, para muchos, la zona más bonita de Aralar: las Malloas.

Aunque como siempre dependeremos de la climatología, hemos preparado un recorrido que quiere unir la oriental y orgullosa cima de Ttutturre con el emblemático Balerdi, en su extremo occidental. Pasaremos por la zona kárstica de Argañeta, donde veremos alguna txabola cupular ("arkuek"); hollaremos la cumbre más alta de Aralar (Intzako Dorrea o Irumugarrieta), para disfrutar de impresionantes vistas desde el cresterío en su paso por Aldaon y Beoin. Cerca de 12 cimas a nuestro alcance, en un recorrido largo pero accesible a todo montañero entrenado.

Las inscripciones, como siempre, en la sede de Ostadar MT (martes-jueves- viernes de 20 a 21 horas); en la web ostadar.org (por correo electrónico); o dejando un mensaje con todos los datos en el teléfono 943723385.

La salida en autobús será a las 7:00 de la mañana.

En esta web (www.ostadar.org) dispones de toda la información con la descripción, mapa, datos GPS y fotos.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2011/04/30 - -6:20) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Editore erabiltzailea: admin |  (2011/04/28 - 15:33) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Euskal Herriko Mendiak.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2011/04/21 - 13:43) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano, más abajo...

Datorren apirilaren 10ean Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi taldeak Arabako lurralde historikoaren barnean dagoen Trebiñuko lurretarako ibilbide ederra antolatu du. Sei bat ordutako ibilbidean, edozein mendizalerentzako egokia den bidea Gasteizko Olarizuko zelaietatik abiatuko da. Bertatik OLARIZU/KUTZEMENDI (709 m) gainak duen gurutzera igoko gara eta hortik aurrera LENDIZ (852 m), ARRIETA (1.001 m) mendi-kaskoetarantz jarraitzen duen kordalean ibiliko … ibilbidearen azken zatian partzela-arteko pistetatik ibiliko gara, enklabean bertan jada, Trebiñu herrirako azken urratsak emango ditugularik. Trebiñu herri oso interesgarria da eta iraganean oso garrantzitsuak izan ziren hainbat jauregiren fatxada ederrak ikusteko aukera emango digu. Ibilbideak bista zabalak eskainiko ditu bide osoan… modu erakargarrian biziko dugula Gasteiztik Trebiñurako bidea.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2011/04/04 - 16:37) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 39 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera