Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 35 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


Donejakue bideko mendatea.
Donejakue bideko mendatea.
—© Iñigo Lete—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, apirilak 15, NAFARROAN, eta konkretuki Iruñerrian egingo den txangoa antolatu du.

Ibilaldi polit honetan Iruñerriko 2. etapa osatuko dugu, eta Iruñeko hegoaldean dagoen Erreniega mendia ondo ezagutuko dugu. Bertatik igaro da Donejakue bidea eta historiaz betetako ingurua da. Bista zabalak izango dira ibilbide osoan eta bideak mendi honek inguruko herrietan zer suposatu duen ikasiko dugu.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!

(en castellano más adelante) ...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/04/15, igandea
GR-220, Iruñerriari Biraren 2. Etapa.
Noain - ERRENIEGA (1.037 m - El Perdón) - Belaskoain

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/04/10 - 16:08) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
—© Luis Albisua—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, martxoak 11, BIZKAIAn egingo den txangoa antolatu du.

Alde batetik bestera -gaizki deitutako Aramotzeko- LEGARMENDIko MAZIZO korapilatsua zeharkatuko dugu, Lemoatik Mañaria bitarteko ibilbidean. Legarmendi URKIOLAKO PARKE NATURALaren barruan dago eta lenar, leize, dolina, sakonune eta kareharrizko gandor ugariz osaturiko meseta dugu. Bestalde ere, GALDARA izeneko SAKON KARSTIKOa ere ezagutuko dugu eta URTEMONDO (788 m), GANTZORROTZ (780 m) eta azkenik MUGARRA (964 m) erraldoiaren gailurrera ere iritsiko gara. Hauxe bai, gizakiak gero eta gehiago eragindako pasaia karstiko bereziok ezagutzeko parada ona, mendi ibilaldi honetan parte hartuz gero.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!

(en castellano más adelante) ...  Irakurri gehiago [+]
Testuak GPS datuak ikusgai
2012/03/11, igandea
Bizkaiko Legarmendiko paisaia karstikoan
Lemoa - URTEMONDO (788 m) - GANTZORROTZ (781 m) - MUGARRA (964 m) - Mañaria.

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/03/04 - 01:42) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ireki da martxoaren 24 eta 25ean izango den GMF-ko XXIII. Eski Zeharkaldian izenemateko epea.

Gipuzkoako Federazioaren eski zeharkaldia mendiaz gozatzea gustatzen zaien eskiatzaile-alpinistentzat diseinatua dago, eskiatzen hain maila ona ez izan arren, eta egoera fisiko hain onean ez egon arren, ibilbide balizatu batek ematen duen lasaitasunez, presarik gabe eta irakasle baten laguntzarekin ibiltzeko. Antolakuntzak Euskadiko Mendizale Federazioaren erreskate taldearen (SOROSPEN) laguntza izango du; partaideen ondoan egingo dute ibilbidea hauek, istripurik edo bestelako gorabeherarik gertatuta ere.

Zeharkaldiari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean: http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

Besterik gabe, jaso agur bero bat.

Gipuzkoako Mendi Federazioa


Ya se ha abierto el plazo para inscribirse en la XXIII. Travesía de la GMF que se desarrollará los días 24 y 25 de Marzo.

La travesía de esquí de la Federación Gipuzkoana de Montaña está diseñada paraesquiadores-alpinistas, que aunque no poseen un gran nivel tanto de esquí como físico, les gusta disfrutar de la montaña sin prisas y con la seguridad que da un recorrido balizado, marchando en compañía de instructores de la escuela de montaña. La organización cuenta con la colaboración del grupo de rescate de la Federación Vasca de Montaña -SOROSPEN-, que realizará el recorrido junto a los participantes en previsión de posibles accidentes u otros problemas que pudieran surgir.

Para más información entrar en el siguiente enlace: http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php?lang=cast

Recibid un cordial saludo,

Gipuzkoako Mendi Federazioa

Ondoren 2008an egindako bideoa - a continuación el vídeo grabado en la edición de 2008.

XIX Eski zeharkaldia from GMF-FGM on Vimeo.

2008ko martxoaren 8an eta 9an antolaturiko zeharkaldia. Lekuak: Pont d'Espagne, l'Embarrat aintzira, Pourtet eta Nere, Wallon-eko aterpea, Arratille Mulets-eko lepoak, Gaube-ko aintzira, Pont d'Espagne. Egilea: T. Barandiaran.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/03/01 - 16:10) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Urko mendiaren gainean
Urko mendiaren gainean
—© Olatz Zaldua—

Hemen dira hilaren 12an Eibar eta Ermua arteko mendi-ibilaldian ibili ziren lagunen argazkia. Argazkia, Urko gainean aterea da... egun ederra ageri den moduan.

Aquí la foto de cima en Urko, durante la excursión celebrada el pasado 12 de febrero entre las localidades de Eibar y Ermua.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/02/22 - 15:47) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Eskolarteko Mendi Lehiaketako sariak banatzeko Finalistaren Eguna antolatu ohi du urtero Gipuzkoako Mendi Federazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Lehiakideak ez direnek ere har dezakete parte eta Finalistak bezala oparien zozketan sartzen dira. 2011ko urriaren 23an Andoainen izan zen azken Finalistaren Egunaren antolakuntza teknikoa Euskalduna Mendizale Elkartearen ardurapean gelditu zen.

Egilea: T. Barandiaran.

Untitled from GMF-FGM on Vimeo.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/02/15 - 15:50) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 35 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera